5. Edukiontzia modu erregularrean erabiltzen bada, ez dago arazorik edukiontzia 20 aldiz erabiltzera iristeko eta, era horretan, tasaren deskontua baliatzeko

2015ko azaroaren 10a

Debabarrena Mankomunitateak iragarri du 2015ean tarifa osoa (deskonturik gabe) aplikatuko zaiela, udal-ordenantzek xedatzen duten moduan, 2015eko urtarriletik irailera bitarte 5. edukiontzia 20 aldiz erabiltzera iritsi ez diren Eibarko erabiltzaileei, eta iragarpen horrek argitu beharreko zenbait zalantza sortu ditu.

Tarifa osoa ordaintzeko jakinarazpena jasotzen duten familiek hamar eguneko epea izango dute alegazioak egiteko.

Debabarrena Mankomunitateak iragarri du 2015ean tarifa osoa (deskonturik gabe) aplikatuko zaiela, udal-ordenantzek xedatzen duten moduan, 2015eko urtarriletik irailera bitarte 5. edukiontzia 20 aldiz erabiltzera iritsi ez diren Eibarko erabiltzaileei, eta iragarpen horrek argitu beharreko zenbait zalantza sortu ditu. Lehenik eta behin azpimarratu behar da gutxieneko parte-hartzera iritsi ez diren 2.712 pertsonak jasoko dituzten gutunak jakinarazpen hutsak direla, eta justifikatutako arrazoi bat baldin badago, dagokion alegazioa aurkez daitekeela horretarako ezarritako hamar egun balioduneko epean. Aipatutako erabilera kopurura ez iristeko arrazoiak modu egokian justifikatzen dituzten erabiltzaileek deskontua baliatzen jarraitzeko aukera izango dute, eta ez dute tarifa osoa ordaindu beharko.

Mankomunitateko presidente Arcadio Benítezek adierazi duenez, “tarifa osoa aplikatzea ez da zigortzea; izan ere, ez litzateke logikoa izango deskontuaren onura birziklatzen ez dutenei ematea”. 2016ko ekitaldiari dagokionez, berriz ere izena eman duten familia guztiei aplikatuko zaie deskontua, eta soilik 2016ko irailaren 30ean edukiontzia gutxienez 25 aldiz erabili ez duten familiei eskatuko zaie deskontua itzultzeko eta tarifa osoa ordaintzeko. Gaiaren ildoan Arcadio Benítezek gogoratu duenez, “parte hartzeak eta 5. edukiontzia erabiltzeak ematen dute deskonturako eskubidea, ez, ordea, sisteman izena emanda egoteak”.

Ildo horretan, azpimarratu behar da tasaren gaineko deskontua herritarrek birziklapenean parte hartzea sustatzeko pizgarri bat dela, hain zuzen ere, Europako araudiak ezartzen duen % 60ko ehunekoa lortzeko. Gutxi gorabehera, gure zabor-poltsaren erdia (% 45) materia organikoz osatuta dago; horregatik da hain garrantzitsua zati horren gaikako bilketa egitea eta 5 edukiontzian sartzea. Urtean 20 aldiz erabiltzea bi astean behin erabiltzearen baliokidea da, oporraldiak kontuan hartu gabe. “Birziklatzaile kontzientziatu” batek astean behin edo bitan erabiliko luke, familia-unitatearen tamainaren eta kontsumo-ohituren arabera. Arcadio Benítezek adierazi duenez, “tamaina ertaineko familia batek urtean 60 bat aldiz erabiltzea da helburua”. Gaur egun, familia guztien % 25,8k (2.865) betetzen du helburua; bestalde, % 28,34 (3.139) maila hori lortzetik gertu dago, baina % 45,8k (5.073) bere parte-hartzearen maila hobetu behar du.

Eibarko Hiri Hondakinak biltzeko tasen likidazioa

Ekitaldi honetan, 5. edukiontziaren zerbitzua modu erregularrean erabili izana (gutxienez 20 aldiz) egiaztatu ez duten etxebizitzei, bizileku partikularrei eta jarduerarik gabeko lokalei 2015eko azken hiruhilekoari dagokion 39,65 €-ko hobaritu gabeko hiruhileko tasa igorriko zaie 2016ko urtarrilean, lehen hiru hiruhilekoen 19,32 €-ko erregularizazioarekin batera, eta guztira 58,97 € ordaindu beharko dute, betiere, 5. edukiontzia ez erabiltzeagatiko alegaziorik aurkeztu ez badute edo alegazioak aurkeztu izanda ere, onartu ez bazaie.

5. edukiontziaren zerbitzua modu erregularrean erabili duten etxebizitzei, bizileku partikularrei eta jarduerarik gabeko lokalei 33,21 €-ko hiruhileko ohiko tasa igorriko zaie 2016ko urtarrilean.


Puntu morea