Albisteak

Debabarrena app berria erabilgarri dago android telefonoetarako eta mankomunitatearen Webgunean

Debabarrena app berria erabilgarri dago android telefonoetarako eta mankomunitatearen Webgunean

Aplikazio horren bitartez iruzkinak eta iradokizunak eginez parte hartu ahal izango da, birziklapen-gida osatu baterako sarbidea ematen du eta mankomunitateko zerbitzuei buruzko informazioa ematen du. Aurreikusi da Iphonerako bertsioa hilabete honen amaierarako egongo dela erabilgarri Applestoren. Arcadio Benítezek: “Funtsezkoa da herritarrei parte hartzeko aukera ematea kontzientziazioa handiagoa izateko eta gaikako bilketaren emaitzak hobetzeko”.

Debabarrena app berria erabilgarri dago android telefonoetarako eta mankomunitatearen Webgunean - Gehiago irakurri

Debabarreneko mankomunitateak partaidetza eta birziklapen 2.0 proiektua aurkeztu du

Debabarreneko mankomunitateak partaidetza eta birziklapen 2.0 proiektua aurkeztu du

Proiektu honekin teknologia berriak erabiliz komunikazio- eta partaidetza-bideak hobetu nahi dira; app bat jarriko da martxan, birziklapen digitaleko gida batekin, herritarrekin komunikazio zuzena izateko eta haien partaidetza sustatzeko. Arcadio Benítez: “teknologia berriak erabiltzea funtsezkoa da kontzientziazioa areagotzeko eta gaikako bilketaren % 60ko helburua lortzeko”

Debabarreneko mankomunitateak partaidetza eta birziklapen 2.0 proiektua aurkeztu du - Gehiago irakurri

San Markosek eta Debabarrenak GHK-ri eta Eh Bilduri leporatu diete azken okrduko maniobra bat egin dutela zabortegien eredu zaharkituari eusteko

San Markosek eta Debabarrenak GHK-ri eta Eh Bilduri leporatu diete azken okrduko maniobra bat egin dutela zabortegien eredu zaharkituari eusteko

Salatu dutenez, GHK partzuergoak formalki uko egin die bai ingurumen-baimen integratuari bai erraustegiko jarduera-lizentziari, Partzuergoaren Batzarraren onarpena jaso gabe Denis Itxasok: “EH-Bilduk egundoko kaltea eragin nahi dio lurraldeari, konpondu ezinezko kaltea, dena lotuta eta ondo lotuta uzteko”” Arcadio Benítezek: “Legegintzaldi oso bat eman dute ezer egin gabe, eta orain Gipuzkoako etorkizuna ere kolokan jarri nahi dute. Sekulako iruzurra da”

San Markosek eta Debabarrenak GHK-ri eta Eh Bilduri leporatu diete azken okrduko maniobra bat egin dutela zabortegien eredu zaharkituari eusteko - Gehiago irakurri

Debabarreneko mankomunitatearen ustez, Deban egindako kontsultari esker, edukiontzien sistema behin betiko bermatuta geratu da eta helburu gisa ezarri da gaikako bilketari dagokionez % 60ra iristea

Debabarreneko mankomunitatearen ustez, Deban egindako kontsultari esker, edukiontzien sistema behin betiko bermatuta geratu da eta helburu gisa ezarri da gaikako bilketari dagokionez % 60ra iristea

Igandean Deban egin zen kontsultaren emaitzaren ondoren, Debabarreneko mankomunitatearen iritziz, itxi egin da bilketa-sistemari buruzko eztabaida-zikloa, egindako kontsultan parte hartu zutenen % 80k baino gehiagok adierazi baitzuten edukiontzi-sistemaren alde zeudela. Arcadio Benítez: “Materia organikoaren edukiontzia udalerri guztietara hedatuz eta herritarrek biohondakinen bilketan parte hartuz zalantzarik gabe lortu ahal izango da % 60ko helburua”.

Debabarreneko mankomunitatearen ustez, Deban egindako kontsultari esker, edukiontzien sistema behin betiko bermatuta geratu da eta helburu gisa ezarri da gaikako bilketari dagokionez % 60ra iristea - Gehiago irakurri

Debabarreneko mankomunitateak “helburua: 60” kontzientziazio kanpaina abiarazi du parte-hartzea areagotzeko eta gaikako bilketa % 60ra irits dadin 2016. urtean.

Debabarreneko mankomunitateak “helburua: 60” kontzientziazio kanpaina abiarazi du parte-hartzea areagotzeko eta gaikako bilketa % 60ra irits dadin 2016. urtean.

Debabarreneko mankomunitateak kontzientziazioko eta sentsibilizazioko programak indartuko ditu helburu oso zehatz bati jarraiki: gaikako bilketan % 60ra iristea. 2012. urtetik 2014. urtera bitarte asko aurreratu dugu, mankomunitatearen batez bestekoa % 22tik % 35,7ra igo baita

Debabarreneko mankomunitateak “helburua: 60” kontzientziazio kanpaina abiarazi du parte-hartzea areagotzeko eta gaikako bilketa % 60ra irits dadin 2016. urtean. - Gehiago irakurri

Debabarrenak gaikako bilketaren % 35,7 gainditu du 2014an 5. edukiontziarekin egindako materia organikoaren bilketari esker

Debabarrenak gaikako bilketaren % 35,7 gainditu du 2014an 5. edukiontziarekin egindako materia organikoaren bilketari esker

Debabarrena mankomunitateak nabarmen hobetu ditu gaikako bilketaren emaitzak, 2013ko % 26,62tik 2014ko % 35,77ra igaro baita. Ehunekoetan izandako sei punturen gorakada horren gakoa 5. edukiontziari esker materia organikoaren bilketan izandako hazkundeari zor zaio, ia bikoiztu egin baita, 2014an 1.513 tonatik 2.948 tonara igarota.

Debabarrenak gaikako bilketaren % 35,7 gainditu du 2014an 5. edukiontziarekin egindako materia organikoaren bilketari esker - Gehiago irakurri

Debabarrena eskualdeko mankomunitateak 11,2 milioiko aurrekontua onartu du 2015. urterako

Debabarrena eskualdeko mankomunitateak 11,2 milioiko aurrekontua onartu du 2015. urterako

Debabarreneko Mankomunitateak 11.222.581 €-ko aurrekontua onartu du 2015. urterako. Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan ikusten da, partida horien zenbatekoa 7.299.930 € baita, guztizkoaren ia bi heren.

Debabarrena eskualdeko mankomunitateak 11,2 milioiko aurrekontua onartu du 2015. urterako - Gehiago irakurri

DEBABARRENAKO MANKOMUNITATEAK HERRITARREN % 91ri EMANGO DIO ESTALDURA BOSGARREN EDUKIONTZIAREKIN.

DEBABARRENAKO MANKOMUNITATEAK HERRITARREN % 91ri EMANGO DIO ESTALDURA BOSGARREN EDUKIONTZIAREKIN.

Mutrikuk ere bosgarren edukiontzia jarriko du, aurreko igandean egindako kontsultan parte-hartzaileen % 82aren babesa jaso ondoren. Arcadio Benítez: “Mutrikuren parte-hartzearekin, herritarrek beren borondatez babesten duten sistema batekin Debabarrenak gehiago birziklatzea ahalbidetuko da”.

DEBABARRENAKO MANKOMUNITATEAK HERRITARREN % 91ri EMANGO DIO ESTALDURA BOSGARREN EDUKIONTZIAREKIN. - Gehiago irakurri

Poltsa biodegradagarriak erabiltzea funtsezkoa da materia organikoa konpostatzeko, eta gainera poltsa horiek doakoak dira

Poltsa biodegradagarriak erabiltzea funtsezkoa da materia organikoa konpostatzeko, eta gainera poltsa horiek doakoak dira

Materia organikoaren gaikako bilketak aurrerapen handia egin du Debabarrenako mankomunitatean. 2014ko urtarriletik ekainera bitarte, 1.295 Tn-tik gora etxeko biohondakin bildu zen gaika, eta horrela 2013an bildutako kantitatea (1.242 Tn.) gainditu zen. Erritmo horri eutsiz gero, 2014an 2.500 tona materia organikotik gora bilduko dira, 2013. urtean bildutakoa bikoiztuta. Kantitate horren % 90 mankomunitateak Eibarren, Elgoibarren, Ermuan, Mendaron eta Soraluzen instalatuta dituen edukiontzien bidez bildu da.

Poltsa biodegradagarriak erabiltzea funtsezkoa da materia organikoa konpostatzeko, eta gainera poltsa horiek doakoak dira - Gehiago irakurri

Debabarrenak 2013. urte osoan baino materia organiko gehiago bildu du 2014ko lehen sei hilabeteetan

Debabarrenak 2013. urte osoan baino materia organiko gehiago bildu du 2014ko lehen sei hilabeteetan

2014ko urtarriletik ekainera bitarte, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak bildutako etxeko biohondakinen kantitatea 1.295 tona baino handiagoa izan zen, hau da, 2013 urte osoan bildutakoa (1.242 Tn.) baino handiagoa. Sistema berriarekin lortutako datuen bidez, bilketaren errendimendua optimizatzera eta sisteman benetan parte hartzen dutenei tasen hobariak aplikatzera zuzendutako azterlan bat egin ahal izango da.

Debabarrenak 2013. urte osoan baino materia organiko gehiago bildu du 2014ko lehen sei hilabeteetan - Gehiago irakurri

Debabarreneko 434 saltokik egin dute bat materia organikoa biltzeko kanpainarekin

Debabarreneko 434 saltokik egin dute bat materia organikoa biltzeko kanpainarekin

Ekainaren 6an hasiko da kanpaina eta Eibarko, Elgoibarko, Ermuko eta Soraluzeko saltokien % 80tik gora bilduko ditu. Bilketa-sistemari buruzko zalantzarik baduzu edo informazioa behar baduzu, arreta-zerbitzua eskaintzen du mankomunitateak 900 10 32 26 doako telefono-zenbakiaren bidez.

Debabarreneko 434 saltokik egin dute bat materia organikoa biltzeko kanpainarekin - Gehiago irakurri

Debabarrenak txipa duten edukiontziak ekaineko lehen astean ipiniko ditu Soraluzen

Debabarrenak txipa duten edukiontziak ekaineko lehen astean ipiniko ditu Soraluzen

Sistema berriak edukiontzia giltza bidez ireki ordez txartel pertsonalizatuaren bidez irekiko du, txartela sarrailaren ondoan dagoen itsasgarriari hurbilduta hain zuzen. Edukiontzien erabilerari buruz sor daitekeen edozein zalantza argitzeko, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak arreta-zerbitzu bat jarri du martxan, doakoa den 900 10 32 26 telefono-zenbakiaren bitartez.

Debabarrenak txipa duten edukiontziak ekaineko lehen astean ipiniko ditu Soraluzen - Gehiago irakurri

Debabarreneko mankomunitateak doako arreta telefonoa (900 10 32 26) jarri du herritarren eskura edukiontzi berriei buruzko zalantzak argitzeko

Debabarreneko mankomunitateak doako arreta telefonoa (900 10 32 26) jarri du herritarren eskura edukiontzi berriei buruzko zalantzak argitzeko

Debabarreneko mankomunitateak telefono bidezko arreta-zerbitzua jarri du abian txipa duten edukiontzi berriei buruzko zalantzak argitzeko. Era berean, telefonoak euskarria eta zerbitzua eskainiko dio mankomunitate osoari edukiontzi berriak ezartzen diren heinean.

Debabarreneko mankomunitateak doako arreta telefonoa (900 10 32 26) jarri du herritarren eskura edukiontzi berriei buruzko zalantzak argitzeko - Gehiago irakurri

Mendaron ere jarriko da bosgarren edukiontzia

Mendaron ere jarriko da bosgarren edukiontzia

Herritarrek maiatzaren 6tik aurrera eman ahal izango dute izena eta materia organikoaren bilketa maiatzaren 26an hasiko da. Ezarpen berri horrekin, mankomunitateko bost udalerri (Eibar, Elgoibar, Ermua, Mendaro eta Soraluze) izango dira bilketa-sistema hori erabiltzea erabaki dutenak.

Mendaron ere jarriko da bosgarren edukiontzia - Gehiago irakurri