Debabarrena eskualdeko mankomunitateak prebentzioaren europako astearekin bat egin du

2015ko azaroaren 24a

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak bat egin du Prebentzioaren Europako Astearekin, hondakin-sorkuntza saihesteko aholkuak ematen dituen kanpaina batekin. Kanpaina gaur (azaroaren 23a, astelehena) hasiko da, Radio Eibarren (SER) eta Arrate Irratian iragarkiak txertatuz, eta ostegunera arte (azaroaren 27a) iraungo du. Hautatu diren mezuek prebentzioak hondakin-sorkuntza murrizteko duen garrantzia azpimarratuko dute, eta gomendatuko dute ontziratu gabeko (solteko) produktuak kontsumitzea, edota ontziratutako produktuak eskuratuz gero ontzi horiek beti familia-tamainakoak izatea. Ildo beretik, iragarkiek proposatzen dute erosketa egiten denean erabili eta botatzeko plastikozko poltsarik ez erabiltzea, eta alternatiba gisa orga edo oihalezko poltsa bat erabiltzea. Azkenik, postontzietan sartzen den propaganda mugatzea gomendatzen da, paper-kontsumoa murrizteko.

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak bat egin du Prebentzioaren Europako Astearekin, hondakin-sorkuntza saihesteko aholkuak ematen dituen kanpaina batekin. Kanpaina gaur (azaroaren 23a, astelehena) hasiko da, Radio Eibarren (SER) eta Arrate Irratian iragarkiak txertatuz, eta ostegunera arte (azaroaren 27a) iraungo du. Hautatu diren mezuek prebentzioak hondakin-sorkuntza murrizteko duen garrantzia azpimarratuko dute, eta gomendatuko dute ontziratu gabeko (solteko) produktuak kontsumitzea, edota ontziratutako produktuak eskuratuz gero ontzi horiek beti familia-tamainakoak izatea. Ildo beretik, iragarkiek proposatzen dute erosketa egiten denean erabili eta botatzeko plastikozko poltsarik ez erabiltzea, eta alternatiba gisa orga edo oihalezko poltsa bat erabiltzea. Azkenik, postontzietan sartzen den propaganda mugatzea gomendatzen da, paper-kontsumoa murrizteko. Debabarrena Mankomunitateko presidente Arcadio Benítezek adierazi du ematen diren aholkuak errazak direla, jende guztiak bete ditzakeela eta herritarrak “hondakinen arazoaren konponbidea prebentzioarekin hasten dela” sentsibilizatzea dutela helburu.

Irratiko kanpainaz gain, mankomunitateak bere webgunea erabiliko du “Hamar aholku hondakinen prebentziorako” dekalogoa hedatzeko. Informazio horrek irrati-iragarkien edukia zabaltzen du eta interesatuta dauden pertsonek parte har dezaten eta gaiari buruz gehiago jakin dezaten ahalbidetzen du (ikus gaineratzen den dekalogoa). Arcadio Benítezek gogorarazi du kontzientziazioa eta parte-hartzea funtsezkoak direla hondakinak murrizteko eta birziklatzea bultzatzeko; ildo horretan, honako hau iragarri du: “mankomunitateak parte-hartzerako bide berriak irekitzea aurreikusi du, eta eskualdean hondakinei buruzko mahai bat sortuko du, Debabarrena osoko elkarteek nahiz partikularrek prebentzioaren eta birziklatzearen alorrean iradokizunak eginez parte har dezaten”.

2015eko Hondakinen Prebentziorako Europako Astea azaroaren 21etik 29ra bitartean ospatzen da Europar Batasuneko herri guztietan. Ekimen horren helburua zera da: baliabide iraunkorrei eta hondakinen kudeaketari lotutako sentsibilizazio-ekintzak sustatzea eta ezartzea astebetez.

Hamar aholku hondakinen prebentziorako

• Ahal duzun guztietan, ontziratu gabe (soltean) merkaturatzen diren sasoiko produktuak kontsumitu.

• Ontziratutako produktuak erosten dituzunean, saia zaitez kontzentratuak eta familia-tamainakoak izatea.

• Erabili eta botatzeko produktuak saihestu, hondakin asko sortzen dituzte eta oso gastu handia dakarte.

• Erosketak egiten dituzunean kontuan izan produktuek zer kalitate duten eta zenbat irauten duten.

• Ahal duzun neurrian aluminiozko ontziak saihestu, hobe beirazkoak badira.

• Ez hartu plastikozko poltsarik. Erosketak egiten dituzunean, erabili oihalezko poltsa bat edo orga bat.

• Ez onartu propagandarik zure postontzian.

• Lorategia baduzu: egin ezazu etxeko konpostajea. Zure mankomunitateak behar duzun guztia emango dizu: konpost-ontzia eta eskuliburua.

• Produkturen bat hondatu egin bada, ez bota; saia zaitez konpontzen. Ordeztu egin baduzu, saia zaitez beste erabilera bat ematen, norbaiti emanez edo birziklatuz.

• Elikagaiak gordetzeko, plastikozko ontziak erabili (berrerabilgarriak) aluminio-papera edo film-papera erabili ordez.


Puntu morea