Debabarrenak gaikako bilketaren % 35,7 gainditu du 2014an 5. edukiontziarekin egindako materia organikoaren bilketari esker

2015ko otsailaren 6a

Debabarrena mankomunitateak nabarmen hobetu ditu gaikako bilketaren emaitzak, 2013ko % 26,62tik 2014ko % 35,77ra igaro baita. Ehunekoetan izandako sei punturen gorakada horren gakoa 5. edukiontziari esker materia organikoaren bilketan izandako hazkundeari zor zaio, ia bikoiztu egin baita, 2014an 1.513 tonatik 2.948 tonara igarota.

 

Debabarrena mankomunitateak nabarmen hobetu ditu gaikako bilketaren emaitzak, 2013ko % 26,62tik 2014ko % 35,77ra igaro baita. Ehunekoetan izandako sei punturen gorakada horren gakoa 5. edukiontziari esker materia organikoaren bilketan izandako hazkundeari zor zaio, ia bikoiztu egin baita, 2014an 1.513 tonatik 2.948 tonara igarota. Emaitza horien ondorioz, mankomunitateko gaikako hondakinen bilketaren korronte garrantzitsuena dugu gaur egun materia organikoa.

Gainerako bilketa motetan ere hobekuntzak izan dira: papera 2013ko 2.268 tonatik 2014an bildutako 2.367 tonara igaro da, ontziek % 10eko hazkundea izan dute, 862 tonatik 948 tonara igarota, eta beirak oso datu egonkorretan jarraitzen du, 1.963 tonatik 2.068 tonara igarota. “Beste material batzuk” bilketa motari dagokionez, –tamaina handiko hondakinak, zura, aparatu elektrikoak, ehungaiak, pilak, olioa eta abar barne– 1.428 tonatik 1.521 tonara igaro da. Adierazitako hondakinen korronte guztiak kontuan izanda –materia organikoa eta autokonpostajea barne–, gaikako bilketa 8.035 tonatik 9.853 tonara igaro da, hau da, % 22tik gorako hazkundea izan du 2013. urtearekin alderatuta. Aitzitik, birziklagarriak ez diren bereizi gabe jasotako hondakinek osatutako zatia gutxitu egin da eta 2013an 19.093 tona izatetik 2014an 17.694 tona izatera igaro da, hau da, % 7,3ko murrizketa.

Udalerriak aintzat hartzen baditugu, esan behar dugu Eibarren izandako hobekuntza nabarmentzen dela, 2013ko % 29,84tik 2014ko % 40,92ra igarota, eta mankomunitatearen buruan kokatu da datu horiekin, batezbestekoaren gainetik argi eta garbi. Emaitza zuzenean lotuta dago materia organikoaren gaikako bilketaren gorakadarekin eta txip pertsonalizatu bidezko 5. edukiontziaren ezarpenarekin, horri esker ia hirukoiztu egin baita bildutako materia organikoa, 561 tonatik 1.523 tonara igarota azken urtean.

Gainerako udalerriek ere hobetu egin dituzte gaikako bilketako beren erregistroak: Elgoibarrek, % 37,36arekin, bigarren emaitzarik onena lortu du. Ondoren ditugu Ermua (% 35,67), Soraluze (% 36,31), Mutriku (% 31,66), Deba (% 25,08), Mendaro (% 23,75) eta Mallabia (% 18,10). Kasu guztietan ere, materia organikoaren gaikako bilketan izandako gorakadarekin eta Eibarren, Elgoibarren, Ermuan, Soraluzen eta Mendaron 5. edukiontzia hedatu izanarekin lotuta daude hobekuntza garrantzitsuenak.


Puntu morea