Debabarrenak txipa duten edukiontziak ekaineko lehen astean ipiniko ditu Soraluzen

2014ko maiatzaren 21a

Sistema berriak edukiontzia giltza bidez ireki ordez txartel pertsonalizatuaren bidez irekiko du, txartela sarrailaren ondoan dagoen itsasgarriari hurbilduta hain zuzen. Edukiontzien erabilerari buruz sor daitekeen edozein zalantza argitzeko, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak arreta-zerbitzu bat jarri du martxan, doakoa den 900 10 32 26 telefono-zenbakiaren bitartez.

Doakoa den 900 10 32 26 telefono-zenbakiak informazioa eskainiko du eta sistema berriaren funtzionamenduari buruzko zalantzak argituko ditu.

Gaurtik aurrera (maiatzaren 22a, osteguna), Soraluzeko herritarrak txipa duten materia organikorako edukiontzietarako txartel pertsonalizatuak jasotzen hasiko dira; edukiontziak ekainaren 3an, 4an eta 5ean ipiniko dira. 23 edukiontzi izango dira guztira, horietako 9ren edukiera 2.200 litro eta beste 14rena 1.000 litro izango da. Ekainaren 3an hasiko dira ipintzen Loralde, Errekalde eta Baltegieta inguruan; ekainaren 4an herrigunean ipiniko dira, eta hilaren 5ean, amaitzeko, Atxuri eta Sagar Erreka inguruan ipiniko dira. 

Sistema berriak edukiontzia giltza bidez ireki ordez txartel pertsonalizatuaren bidez irekiko du, txartela sarrailaren ondoan dagoen itsasgarriari hurbilduta hain zuzen. Egintza hori edukiontziari erantsitako txiparen bidez erregistratuko da, eta horrela, mankomunitatean herritarren benetako parte-hartzeari buruzko datuak izango dituzte. Informazio hori prozesatu egingo da, hain zuzen ere materia organikoaren gaikako bilketan benetan parte hartzen duten pertsonei tasak ez igotzeko.

Edukiontzien erabilerari buruz sor daitekeen edozein zalantza argitzeko, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak arreta-zerbitzu bat jarri du martxan, doakoa den 900 10 32 26 telefono-zenbakiaren bitartez.

% 70 inguruko parte-hartzea

Soraluzeko 1.836 familietatik % 67,81ek, hau da, 1.245 familiak, izena eman dute 5. edukiontzia erabiltzeko. 2013ko urriaz geroztik ia 200 parte-hartzaile gehiago daude, eta gehikuntza horrek gaikako bilketaren ehunekoetan eragina izan du, 2013an % 30,49 zelako eta 2014ko lehen hiruhilekoan % 36,19ra igo delako. Ildo horretan adierazi du Arcadio Benítezek, mankomunitatea sustatzen ari den jardun multzoak datuak asko hobetzea eragin duela: “Gure aurreikuspenak dira 2014. urtean gaikako bilketaren % 40 gainditzea eta 2016rako % 60ko helburuari oinarri errealistekin heltzea".


Puntu morea