Debabarrenako mankomunitateak gida bat argitaratu du zalantzak argitzeko eta birziklatzearen emaitzak hobetzeko

2017/07/14
Debabarrenako Mankomunitateak, gaikako bilketa indartzeko eta birziklatzearen emaitzak hobetzeko aurrera daramatzan jardunen esparruan, Birziklatzearen Gida argitaratu du, herritarrak sentsibilizatzeko eta hondakin zatiak bereizteko dauzkaten zalantzak argitzeko. Gidaren 34.000 ale argitaratuko dira, eta Debabarrenako etxebizitza guztietan banatuko dira. Mankomunitatearen webgunean eta telefono mugikorretarako prestatutako aplikazioan ere kontsultatu ahal izango da informazioa.

34.000 ale argitaratuko dira, eta mankomunitateetako udalerrietako etxebizitza guztietan banatuko dira.

Debabarrenako Mankomunitateak, gaikako bilketa indartzeko eta birziklatzearen emaitzak hobetzeko aurrera daramatzan jardunen esparruan, Birziklatzearen Gida argitaratu du, herritarrak sentsibilizatzeko eta hondakin zatiak bereizteko dauzkaten zalantzak argitzeko. Gidaren 34.000 ale argitaratuko dira, eta Debabarrenako etxebizitza guztietan banatuko dira. Mankomunitatearen webgunean eta telefono mugikorretarako prestatutako aplikazioan ere kontsultatu ahal izango da informazioa.

Edukiontzi mota guztiak deskribatzen ditu gidak, eta bakoitzean zer hondakin mota utz daitekeen azaltzen du. Gainera, hondakin zati bakoitzari (biohondakinak, papera eta kartoia, beira, ontzi arinak, arropa, etxeko olioa, pilak eta errefusa) buruzko laburpen zehatza egiten du, non utzi behar diren adieraziz eta hutsegite edo nahasmendu ohikoenen inguruan ohartaraziz. Garbiguneei eta emandako zerbitzuari buruzko aipamen bat ere bildu da, baita tamaina handiko hondakinetarako jarraibideak ere.

Arcadio Benítez Mankomunitateko presidenteak adierazi duenez, oraindik ere azpimarratu behar da gaikako bilketa garrantzitsua dela eta parte-hartzea bultzatu beharra dagoela: “% 50eko ehunekoan gabiltza gutxi gorabehera, baina ez da nahikoa, gehiago ere egin dezakegu, eta horretarako guztion konpromisoa behar dugu”.

Edukiontzi grisa mankomunitate osoan

Birziklatzeari bultzada handia emateko helburuarekin bat etorriz, Mankomunitateak 800.000 euroko inbertsioa aurreikusi du, urte-amaierarako hondakin ez-birziklagarrietarako edukiontzi grisa Debabarrena osora zabaltzeko, eta horrela errefuserako berdeak ordezteko. Horrekin lortu nahi da hondakin birziklagarriak errefusarekin ez nahastea, eta, bide batez, birziklatze-tasak hobetzea. Edukiontzi berriek txartel bidez irekitzeko sistema bat daramate, eta txip batek erabilera eta parte-hartze maila kontrolatzen du.

Joan den urtearen amaieran estreinatu ziren edukiontzi horiek, Deban eta Mutrikun, eta azpimarratzekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza, Mankomunitateari 72.228 euroko diru-laguntza eman baitzion edukiontziak erosteko eta ezarpenerako beharrezkoa den informazio-kanpaina abian jartzeko (inbertsioa 136.342 euro izan zen guztira); horri esker, eta aldi berean biohondakinetarako edukiontzia jarri izanari esker, bi herri horietan gorakada handia nabari da gaikako bilketan, 2016an % 30 izatetik % 50 nabarmen gainditu eta % 60ra iristeko joera izateraino. Gainerako udalerrietara zabaltzearekin horixe lortu nahi da, hain zuzen. Izan ere, % 50eko ehunekoa gainditzeko, bilketa-sistemek bultzada handia behar dute, eta herritarren kontzientziazioa eta parte-hartzea sustatzeko politikak jarri behar dira abian. Ildo horretan, Mankomunitateak aurreikusi du herritarrak sentsibilizatzeko eta herritarrei informazioa emateko kanpaina handi bat abian jartzea.

Iruzkin bat gehitu

Logeatuta egon behar zara iruzkin bat gehitzeko. Twitter bidez sartu zaitezke. Zure iruzkina moderatu egingo dugu.