Debabarreneko 434 saltokik egin dute bat materia organikoa biltzeko kanpainarekin

2014/06/06
Ekainaren 6an hasiko da kanpaina eta Eibarko, Elgoibarko, Ermuko eta Soraluzeko saltokien % 80tik gora bilduko ditu. Bilketa-sistemari buruzko zalantzarik baduzu edo informazioa behar baduzu, arreta-zerbitzua eskaintzen du mankomunitateak 900 10 32 26 doako telefono-zenbakiaren bidez.

Ekainaren 6an hasiko da kanpaina eta Eibarko, Elgoibarko, Ermuko eta Soraluzeko saltokien % 80tik gora bilduko ditu.

Debabarreneko mankomunitateak materia organikoaren gaikako bilketa sendotuko du, Eibarko, Elgoibarko, Ermuko eta Soraluzeko tamaina ertaineko saltokiak gaineratuta. Guztira, 434 saltokiri emango dizkiegu poltsa eta ontzi espezifikoak hondakin organikoak bildu eta kalean dauden txip bidezko edukiontzietara eramateko. Hilaren 6an hasiko da kanpaina poltsen, ontzien eta txartelen (giltzak Ermuko kasuan) banaketarekin, informazio-materiala ere ahaztu gabe, eta aldez aurretik premiei buruzko azterlan bat egin du mankomunitateak, guztira 503 saltokiri bisita egin ondoren.

Dendariekin izandako harremanetan, saltokiek dituzten premiak eta dendariek proiektuan parte hartzeko zuten prestutasuna ebaluatu ziren. Oso harrera positiboa izan zuen ekimenak eta dendarien % 80 baino gehiago ados agertu ziren bilketan parte hartzeko. Ehuneko hori are adierazgarriagoa da kontuan hartzen badugu zenbait saltokik ez dutela materia organikorik produzitzen eta beste batzuek kudeatzaile profesional espezializatuen esku uzten dutela zeregin hori.

Mankomunitateko presidente Arcadio Benitezek azpimarratu du urrats garrantzitsua dela saltokiak materia organikoaren gaikako bilketara gaineratzea, “beste behingoz ere ikusi denez, ondo informatuz gero, herritarrek parte hartzen dute", eta azpimarratu duenez, “% 80tik gorako borondatezko parte-hartzearekin, posible da % 60ko birziklatze-maila lortzeko helburura iristea”.


Ontziek eta haiei dagozkien poltsek 10, 25 eta 45 litroko edukiera izango dute. Azken horrek gurpilak eta helduleku bat izango ditu poltsak edukiontzi marroira errazago eramateko. Ekainaren 6an hasiko da banaketa, 25 litroko ontzien eta dagozkien poltsen banaketarekin mankomunitate osoan, eta 45 eta 10 litroko ontziak banatuko dira ondoren. Banaketa bi astean amaituta egotea dago aurreikusita.


900 10 32 26 doako telefono-zenbakia

Bilketa-sistemari buruzko zalantzarik baduzu edo informazioa behar baduzu, arreta-zerbitzua eskaintzen du mankomunitateak 900 10 32 26 doako telefono-zenbakiaren bidez.

Iruzkin bat gehitu

Logeatuta egon behar zara iruzkin bat gehitzeko. Twitter bidez sartu zaitezke. Zure iruzkina moderatu egingo dugu.