Debabarreneko mankomunitatearen ustez, Deban egindako kontsultari esker, edukiontzien sistema behin betiko bermatuta geratu da eta helburu gisa ezarri da gaikako bilketari dagokionez % 60ra iristea

2015ko apirilaren 13a

Igandean Deban egin zen kontsultaren emaitzaren ondoren, Debabarreneko mankomunitatearen iritziz, itxi egin da bilketa-sistemari buruzko eztabaida-zikloa, egindako kontsultan parte hartu zutenen % 80k baino gehiagok adierazi baitzuten edukiontzi-sistemaren alde zeudela. Arcadio Benítez: “Materia organikoaren edukiontzia udalerri guztietara hedatuz eta herritarrek biohondakinen bilketan parte hartuz zalantzarik gabe lortu ahal izango da % 60ko helburua”.

Igandean Deban egin zen kontsultaren emaitzaren ondoren, Debabarreneko mankomunitatearen iritziz, itxi egin da bilketa-sistemari buruzko eztabaida-zikloa, egindako kontsultan parte hartu zutenen % 80k baino gehiagok adierazi baitzuten edukiontzi-sistemaren alde zeudela. Mankomunitatearen presidente Arcadio Benítezen iritziz, “argi dago herritarrak edukiontzi-sistemaren alde daudela, eta gai honetan ardura duten erakundeen egitekoa da hondakinak kudeatzeko zerbitzu eraginkorrak jartzea herritarren eskura. Ez dauka zentzurik beste sistema bat ezarri nahi izatea arrazoi politikoak direla medio”.


Debako kontsultaren emaitzen ondorioz, herritarrek materia organikoaren bilketa txip bat duen edukiontziaren bitartez gauzatuko dute, eta txip horri esker, parte-hartzeari buruzko datuak lortuko dira. Era berean, errefusa gris koloreko edukiontzi baten bitartez bilduko da, eta edukiontzi horrek ere txip bat izango du.


Orain arte, biohondakina Eibarren, Elgoibarren, Ermuan, Mendaron eta Soraluzen biltzen da. Mutrikun ezarpen-fasean daude txipa duten edukiontziak, eta Mallabian ekarpen-zentroen sistema bat dute, lurralde horretako ezaugarrietara egokituta dagoena. Bi udalerri berri horiek (Deba eta Mutriku) edukiontzi marroia izateak eta bilketa-datuak etengabe hobetzeak eragiten dute, Debabarreneko arduradun nagusiaren aburuz, “gaikako bilketaren tasa % 60 izateko helburua lortzeko modukoa izatea”. Ehuneko hori Europako Araudiak 2016. urterako eskatzen duena eta hondakin-planak (GHHKPO) bere garaian ezarri zuena da. Ildo horretan, Arcadio Benítezek honako hau adierazi du: “biohondakina biltzen ari diren udalerrietan asko hobetu dira gaikako bilketaren emaitzak, % 40 inguruko ehunekoetara iritsi baitira. Orain, Deba eta Mutriku udalerriek ere parte hartuko dutenez, datuek askoz gehiago hobetu beharko lukete eta gure helburutik askoz hurbilago egon beharko genuke: % 60raino iristea gaikako bilketari dagokionez”.


Halaber, mankomunitatearen arabera, gaur egungo erronka nagusia partaidetzari buruz kontzientziatzea eta partaidetza igotzea da, bai herritarren artean, bai hiri-hondakinekin asimila daitezkeen hondakinak sortzen dituzten industria-arloko, merkataritza-arloko eta erakunde-arloko hondakin-sortzaileen artean. Ildo horretan, mankomunitateak kontzientziazio- eta sentsibilizazio-zereginak indartzeko asmoa du; horretarako, partaidetza sustatuko duten eta bilketaren nahiz birziklapenaren emaitzak hobetzeko jardunbide egokienei buruz herritarrei informazioa emango dieten kanpainak garatuko ditu. Era berean, aurreikusten da produktore handiek (merkataritza-establezimenduak, ikastetxeak, esaterako) ere parte hartuko dutela pixkanaka, eta industrialdeetan hobetu egingo dela bilketa.


Puntu morea