Eibarko familien % 75ek 20 aldiz baino gehiagotan erabili du biohondakinen edukiontzia 2015eko lehen bederatzi hilabeteetan

2015ko urriaren 26a

2015eko lehen bederatzi hilabeteetan, urtarriletik irailera alegia, materia organikoaren gaikako bilketan izena eman duten Eibarko familien % 74.15ek 20 aldiz baino gehiagotan erabili du 5. edukiontzia, eta udal-ordenantzaren arabera horixe da gutxieneko maila zabor-bilketaren tasan deskontua jaso ahal izateko. Zehazki, izena emandako 10.828 familietatik 8.030 familiak gainditu dute 20 erabilerako gutxieneko maila, 2.712k ez dute eskatutako parte-hartze maila lortu, eta beste 115 betebehar horretatik kanpo geratu dira, etxebizitzak hutsik daudela egiaztatu dugulako.

2015eko lehen bederatzi hilabeteetan, urtarriletik irailera alegia, materia organikoaren gaikako bilketan izena eman duten Eibarko familien % 74.15ek 20 aldiz baino gehiagotan erabili du 5. edukiontzia, eta udal-ordenantzaren arabera horixe da gutxieneko maila zabor-bilketaren tasan deskontua jaso ahal izateko. Zehazki, izena emandako 10.828 familietatik 8.030 familiak gainditu dute 20 erabilerako gutxieneko maila, 2.712k ez dute eskatutako parte-hartze maila lortu, eta beste 115 betebehar horretatik kanpo geratu dira, etxebizitzak hutsik daudela egiaztatu dugulako. Egiaztatu dugunez, gutxieneko maila lortu ez dutenetatik (2.712) 1.165ek behin ere ez dute erabili edukiontzia irekitzeko txartela, eta 1.662k erabilera batetik hemeretzira bitarte erregistratu dituzte.

Datuak aztertu ondoren, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak gutun bat bidaliko die izena eman ondoren sistema batez beste 20 aldiz baino gutxiagotan erabili dutenei, zabor-tasan aplikatutako deskontua kobratzeko izapideak hasteko, ordenantzetan ezarritako betekizunak bete ez dituztenez ez dutelako deskontua izateko eskubiderik izango. Gutunean hamar egun balioduneko epea ematen zaie egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko. Horri dagokionez, Mankomunitateko presidente Arcadio Benítez jaunak zera azpimarratu du, “justifikatutako arrazoiren bat daukanari kasu egingo diogu, baina ezin dugu onartu birziklatzen ez dutenek ere deskontua izatea”, eta jarraian zera erantsi du, “gogora ekarri behar da deskontua izateko eskubidea parte hartuz eta 5. edukiontzia erabiliz lortzen dela, eta ez soilik sisteman izena emanez”.

Ordenantza hori merkataritza-establezimenduei ere aplikatuko zaie. Kasu horretan, izena eman duten 249etatik 83k ez dituzte gutxieneko 20 erabilerak gauzatu, eta hortaz, azken horiei mankomunitateak jakinarazi egingo die tarifa arrunta aplikatuko zaiela, eta eskatuko die, halaber, 2015eko lehen hiru hiruhilekoetan aplikatutako deskontuak ordaintzeko.

Onartu egin da, baina ñabardurak gorabehera

Txipa daraman 5. edukiontziaren bitartez biohondakinak biltzeko sistemak aukera ematen digu Eibarko herritarrak sistema nola erabiltzen ari diren eta zenbateraino parte hartzen ari diren aztertzeko. Hala, izena eman duten familien artean lau kolektibo bereiz ditzakegu: lehen aipatu dugun bezala, 1.165 familiak (% 10,76) ez dute erabilera bakar bat ere egin; 3.768k (% 34,80) gutxi erabiltzen dute 5. edukiontzia, 36 aldiz baino gutxiago guztira (astean behin baino gutxiago), 3.103k (% 28,66) hala moduz erabiltzen dute (astean behin edo bi aldiz) eta 2.792k (% 25,79) behar bezala erabiltzen dute (astean bi edo hiru aldiz). Arcadio Benítezek azpimarratu duenez, “gehienek araua betetzen duten arren, behar-beharrezkoa da parte-hartzea hobetzea. Izena emandakoen % 55 ezarritako helburuak betetzen ari da, baina gainerako % 45ari esan behar diogu gehiago birziklatu behar dutela % 60ra iristeko, eta erantzukizun hori eibartar guzti-guztiona dela”.


Puntu morea