Etxeko olio birziklatzeko sustapen kanpaina abiarazi du Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak Ekograsekin batera

2012/10/22
"Sukaldean erabilitako olioa duzu eta ez dakizu harekin zer egin? Halaxe dio kanpaina berri honen irrati bidezko iragarki baten hasierak. Kanpainak Debabarreneko biztanleak kontzientziatzea bilatu nahi du etxeko olioaren gaikako bilketa sustatzeko xedean.

Sukaldean erabilitako olioa gaika bil daitekeen hondakina da Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatean. Hala egiten ez bada, ondorioak negatiboak izaten dira ingurumenean, baina birziklatuz gero denok gara onuradun, saihestu egiten baita bio-diesela lortzeko baliabidea alferrik galtzea, bio-dieseak, erregai fosilek ez bezala, esate baterako petrolioak ez bezala, ia ezerezean uzten baititu ingurumenaren gaineko eragina.

Gainera, bigarren belaunaldiko bio-erregaia da honakoa, hau da, ez du elikagai izaerako baliabiderik kontsumitzen haren osaeran, erabilitako etxeko olioa bezalako hondakina baino ez. Eta hondakin hau berez biltzen ez badugu ezinbestean galduko da, betikoz, zabortegiren batean.

Horiexek dira Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak, Ekograsekin batera, kanpaina hau antolatzeko darabiltzan argudioak. Hiritarren partaidetza sustatzeko xedean etxeko olioa birziklatzen dituztenak saritzeko sistema bat asmatu dute antolatzaileek. Izan ere, datorren urtean, olioa birziklatzen duten lagunek olioa birziklatzen duen eskualdeko jatetxeetako batean bi lagunentzako afari baten zozketan parte hartu ahal izango dute.

Irailaren 11tik 13ra olioa birziklatzeari buruzko liburuxka berriemaile bana utzi da Debabarreneko postontzietan, 12 itsagarrirekin. Auzokideek edukiontzi laranjetan botila olio bana uzten duten eta ontzian aipatutako itsagarrietako bat isasten duten bakoitzean parte hartuko dute zozketan. Ekograsek, olioa jasotzen duenean, edukiontzi beretik jasoko ditu, ausaz eta hilero, saritutako ontziak. Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateari emango dizkio, eta mankomunitatea jarriko da harremanetan saridunekin eskualdeko jatetxe batean bi lagunentzako otorduaren saria jaso dezaten.

Guzti honen xedea erabilitako olioa birziklatzea da eta hiritarrek horren garrantziaz ondo jabetzea. Horretarako, liburuxka berriemaleaz eta zozketaz gain, zuzeneko harremana sustatu da hiritarrekin mankomunitateko kaleetan ingurumenari buruzko gaien inguruan herriz herri eskaini den magia ikuskizun baten bidez. Hain zuzen ere, irailaren 21ean Eibarren eta 22an Elgoibar eta Ermuan.

Sarituak ondorengoak izan dira:

Iraila: Alberto Sanz eta Ana Delgado

Urria: Rocio Carrasco eta Amaia Zuloaga

Azaroa: Ana Rementeria eta Maita Ibañez

Abendua: Pili Lluvia eta Mª Asun Aguirre

Urtarrila: Ana Garate eta Belén Peñalver

Iruzkin bat gehitu

Logeatuta egon behar zara iruzkin bat gehitzeko. Twitter bidez sartu zaitezke. Zure iruzkina moderatu egingo dugu.