MANKOMUNITATEAK EIBARKO HERRITARREI LAGUNTZA ESKATU DIE TAMAINA HANDIKO HONDAKINEN BIRZIKLATZEA HOBETZEKO ETA KALEAK GARBI IZATEKO.

2017ko uztailaren 7a

Tamaina handiko hondakinak behar bezala tratatzea garrantzitsua da birziklatze-prozesurako eta kaleak garbi izateko ere lagungarri da, edukiontzien ondoan abandonatutako objektuen presentzia antiestetikorik izan ez dadin. Horregatik, eta behar ez bezalako jokabideak detektatu direnez, Debabarreneko Mankomunitateak gogorarazi nahi du badela doako bilketa-zerbitzu bat edukiontzietan sartu ezin diren hondakin guztientzat.

Tamaina handiko hondakinak Garbigunera eraman behar dira, edo bestela, edukiontzien ondoan utzi behar dira astelehenetan, 21:00etatik aurrera, baina aldez aurretik 943 700 799 telefono-zenbakira deitu behar da jakinarazteko.

Tamaina handiko hondakinak behar bezala tratatzea garrantzitsua da birziklatze-prozesurako eta kaleak garbi izateko ere lagungarri da, edukiontzien ondoan abandonatutako objektuen presentzia antiestetikorik izan ez dadin. Horregatik, eta behar ez bezalako jokabideak detektatu direnez, Debabarreneko Mankomunitateak gogorarazi nahi du badela doako bilketa-zerbitzu bat edukiontzietan sartu ezin diren hondakin guztientzat.

Tamaina handiko hondakinak Garbigunera eraman daitezke, astelehenetik ostiralera bitarte eta larunbat goizetan. Goizeko ordutegia: 09:04tik 12:56ra; arratsaldetakoa: 16:04tik 18:08ra.

Garbigunera joateko aukerarik ez dutenek tamaina handiko hondakina kalean utz dezakete, astelehenetan, 21:00etatik aurrera, baina aldez aurretik honako telefono-zenbaki honetara deitu beharko dute: 943 700 799. Esandako edukiontzien ondoan utzi behar da objektua. Aldez aurretik deitzea oso garrantzitsua da bilketa-zerbitzuko langileek jakin dezaten tamaina handiko hondakin hori non dagoen eta lana antolatu ahal izateko. Objektuak astelehenetan baino ezin dira utzi, bestela objektuak bide publikoan egongo lirateke egunez egun.

Obretako hondakinak, altzariak, etxetresna elektrikoak eta etxeko bestelako gauzak bide publikoan utziz gero, aldez aurretik 943 700 799 telefono-zenbakira deitu gabe eta astelehena (21:00etatik aurrera) ez den beste egun batean, gehienez 450 euroko isuna jaso daiteke.

Informazio gehiago lortzeko, Mankomunitatearen webgunean egin daiteke kontsulta: HYPERLINK "http://debabarrena.eus/es/servicios"http://debabarrena.eus/eu/zerbitzuak; edo bestela, telefono mugikorretarako DEBABARRENA APPa deskarga daiteke. Aplikazio horren bitartez iruzkinak eta iradokizunak eginez parte hartu ahal izango da, birziklapen-gida osatu baterako sarbidea ematen du eta Mankomunitateko zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzen du.


Puntu morea