Mankomunitateak onartu du Eibarko zaborren tasa % 5,8 igotzea, bilketa- eta birziklatze-sistemak hobetzeko

2016/11/07
Funtsean, gaikako bilketa hobetzeko eta birziklatze-tasak handitzeko inbertsio eta zerbitzuak areagotu izanak eragin du tasa igo beharra. 2020rako Europar Batasunak alor horretan ezarritako helburuak gainditzea da helburua. Zehazki, 2017rako honako hobekuntza hauek aurreikusi dira: batetik, txipdun edukiontzi grisa ezartzea, eta, bestetik, papera eta kartoiaren eta ontzien bilketen maiztasuna handitzea.

Funtsean, gaikako bilketa hobetzeko eta birziklatze-tasak handitzeko inbertsio eta zerbitzuak areagotu izanak eragin du tasa igo beharra. 2020rako Europar Batasunak alor horretan ezarritako helburuak gainditzea da helburua. Zehazki, 2017rako honako hobekuntza hauek aurreikusi dira: batetik, txipdun edukiontzi grisa ezartzea, eta, bestetik, papera eta kartoiaren eta ontzien bilketen maiztasuna handitzea.

Edukiontzi-sistemaren zirkulua ixtera dator txipdun edukiontzi gris berria ezartzeko ekimena. Hemendik aurrera, birziklaezinak izaki gainerako edukiontzietan bota ezin daitezkeen hondakinetarako edukiontzi espezifiko bat egongo da erabilgarri. Azpimarratzekoa da edukiontzi berriak eta egungo errefusaren edukiontziak eginkizun desberdinak dituztela, azken horretan, hondakin birziklaezinez gain, hondakin birziklagarriak ere botatzen direlako sarri. Edukiontzi grisetan ezin izango da hondakin birziklagarririk bota, eta txip bat edukiko dute erabilera kontrolatzeko. Hasteko, aurten Mankomunitatea Deban eta Mutrikun ezartzen ari da sistema hori, eta 2017an Debabarrenako gainerako udalerrietara zabaltzea aurreikusi du. Zerbitzu hori zabaltzeak 700.000 €tik gorako inbertsioa eskatuko du edukiontziak erosteko, eta 145.000 €tik gora gehiago prestakuntzako, sentsibilizazioko eta erabiltzaileei arreta eskaintzeko partidetarako.

Birziklatze-alorreko hobekuntzek papera eta kartoiaren eta ontzien bilketan ere izango dute eragina. Jakina denez, material horiek botatzeko erabiltzen diren edukiontziak bete-beteta egoten dira sarri, eta horrek bilketa oztopatzen du eta bilketaren emaitzen kaltetan doa, bide publikoaren itxurarako dakartzan arazoez gain. Egoera horri aurre egiteko, bilketa-zerbitzuaren maiztasunak % 40 handituko dira, gaikako bilketa horien ahalmena handitzeko eta bilketaren emaitzak hobetzeko.

Azkenik, beste zenbait faktorek ere eragina izan dute tasen igoeran, hala nola zaborren altako tratamenduaren kostuak eta bilketaren langileentzat aurreikusitako soldata-igoerak. Lehen kasuan, GHK kontsortzioak Meruelora, Funesera eta Itsasora eraman behar dituelako hondakinak, Gipuzkoan azpiegiturarik ez dagoelako. Eta bigarren kasuan, joan den urteaz geroztik soldatak eguneratzen hasi direlako, zenbait urtez izoztuta egon ondoren.

Tasak aldatzeko txostena, igoera hori barne, herritarren eskura dago Debabarrena Mankomunitatearen idazkaritzan.

Iruzkin bat gehitu

Logeatuta egon behar zara iruzkin bat gehitzeko. Twitter bidez sartu zaitezke. Zure iruzkina moderatu egingo dugu.