Poltsa biodegradagarriak erabiltzea funtsezkoa da materia organikoa konpostatzeko, eta gainera poltsa horiek doakoak dira

2014ko irailaren 2a

Materia organikoaren gaikako bilketak aurrerapen handia egin du Debabarrenako mankomunitatean. 2014ko urtarriletik ekainera bitarte, 1.295 Tn-tik gora etxeko biohondakin bildu zen gaika, eta horrela 2013an bildutako kantitatea (1.242 Tn.) gainditu zen. Erritmo horri eutsiz gero, 2014an 2.500 tona materia organikotik gora bilduko dira, 2013. urtean bildutakoa bikoiztuta. Kantitate horren % 90 mankomunitateak Eibarren, Elgoibarren, Ermuan, Mendaron eta Soraluzen instalatuta dituen edukiontzien bidez bildu da.

Urteko lehen sei hilabeteetan bildutako materia organikoak (1.295 Tn.) gainditu egiten du 2013. urte osoan bildutako kantitatea
Materia organikoaren gaikako bilketak aurrerapen handia egin du Debabarrenako mankomunitatean. 2014ko urtarriletik ekainera bitarte, 1.295 Tn-tik gora etxeko biohondakin bildu zen gaika, eta horrela 2013an bildutako kantitatea (1.242 Tn.) gainditu zen. Erritmo horri eutsiz gero, 2014an 2.500 tona materia organikotik gora bilduko dira, 2013. urtean bildutakoa bikoiztuta. Kantitate horren % 90 mankomunitateak Eibarren, Elgoibarren, Ermuan, Mendaron eta Soraluzen instalatuta dituen edukiontzien bidez bildu da.


Kalitatearen erronka


Bildutako kantitatean eta parte-hartzean nabari den aurrerakada ikusirik, kalitatearen erronkari heldu behar zaio orain. Funtsean, kalitatezko konposta lortzeko honako hauek hartu behar dira kontuan: batetik, poltsa biodegradagarriak erabili behar dira, eta, bestetik, edukiontzi marroian utz daitezkeen hondakinak behar bezala bereizi behar dira.

Poltsa biodegradagarriak erabiltzea ezinbestekoa da, materia organikoa ez kutsatzeko eta horrela kalitatezko konposta sortu ahal izateko. Ildo horretan, Debabarrenako mankomunitateko presidente Arcadio Benítez jaunak honako hau adierazi du: "poltsa egokiak erabiltzea funtsezkoa da, horrela bakarrik lortuko dugulako parte-hartzaile guztien ahalegina alferrik ez galtzea, materia organiko guztia kalitatezko konpost bihurtuta. Gainera, gogora ekartzekoa da poltsa horiek doakoak direla". Udal bakoitzean kokatutako ohiko guneetan daude eskuragarri poltsa biodegradagarriak, eta, zalantza izanez gero, jarri harremanetan Debabarrenako mankomunitatearekin, 943 700 799 zenbakira deituz.


Bestetik, funtsezkoa da, halaber, 5 edukiontzian edo edukiontzi marroian utzi beharreko hondakinak behar bezala hautatu eta bereiztea. Beraz, gaika bildu behar dira kozinatutako eta kozinatu gabeko gainerako landare-hondakinak (frutak, barazkiak, lekak, ortuariak, pastak, loreak eta abar) eta abere-hondakinak (haragia, arrautzak, arraina, itsaskiak eta horien oskolak edo hezurrak), sukaldeko papera, ezpain-zapiak, paperezko mukizapiak, kartoizko arrautzaontziak, kafe-iragazkiak, ogi- eta opil-hondarrak, baita kortxo naturalezko tapoiak eta txotxak ere. Nolanahi ere, beste hondakin batzuk, hala nola harategietako edo abere-ustiategietako abere-hondakinak, ez dira 5 edukiontzian utzi behar, materia organikoa kutsa dezaketelako.


Puntu morea