Batzar Orokorra

  • Eraketa: Batzar Orokorra Mankomunitateko organo gorena da eta udalbatzetan hautatutako kideek osatzen dute, hurrengo eskalatik ondorioztatzen diren kopuruaren eta banaketaren arabera:
    • 5.000 biztanle arteko udalerriak______________ kide 1
    • 5.001 eta 10.000 biztanle arteko udalerriak_____ 2 kide
    • 10.001 eta 20.000 biztanle arteko udalerriak____ 3 kide
    • 20.001 biztanle baino gehiagoko udalerriak _____ 4 kide
  • Batza Orokorraren eskuduntzak hurrengoak dira:
    • Mankomunitateko lehendakaria eta lehendakariordea hautatzea eta Gobernu Komisioak kideen izendapena berrestea.
    • Mankomunitatearen politika eta administrazio arauak ezartzea eta onestea.
    • Gobernu-organoak kontrolatzea eta fiskalizatzea.
    • Mankomunitatearen estatutu organikoa eta haren aldaketak onestea, baita gainerako xedapen orokorrak, ordenantzak eta araudiak ere.
    • Zerga arloko baliabide propioak eta udalek ordaindu beharreko kuotak zehaztea eta aurrekontuak onestea eta aldatzea; bere eskumeneko gaietan gastuak erabakitzea; kontuak onestea; eta kreditu- eta berme-eragiketak hitzartzea.
    • Zerbitzuak kudeatzeko moduak eta elkarketa-espedienteak onestea.
    • Beste herri administrazio batzuek eskuordetzan ematen dizkioten eskumenak ontzat hartzea.
    • Beste toki entitate batzuei eta gainerako berri administrazioei eskumen gatazkak planteatzea.
    • Langileen plantilla onartzea. Lanpostuen zerrenda, funtzionarioen eta langileen diru-kopuru osagarrien finkapena eta aldi baterako langileen kopurua eta araubidea, 7/1985 Legearen VII. tituluan zehaztu bezala; Mankomunitateko funtzionarioak lanetik baztertzea berrestea eta langileak kaleratzea berrestea.
    • Funtzionariak eta langileak hautatzeko eta kontratatzeko oinarriak onestea.
    • Ondarea besterentzea, 3.000 eurotik gorakoak ez diren ondasun higigarriak izan ezik. Diru-kopuruak kontsumoko prezioen indizearen aldaketen arabera eguneratu ahal izango dira.
    • Ondasun higigarriak eta higiezinak eskuratzea eta obrak, zerbitzuak eta hornidurak kontratatzea, Lehendakariaren edo Gobernu Komisioaren berariazko eskuduntzak ez badira.
    • Nahitaezko desjabetzearen figura erabiltzea eta horrek dakartzan erabakiak hartzea.
    • Egintzak eta erabakiak ofizioz berrikustea, edozein gobernu-organotatik datozela ere.
    • Administrazio- eta epai-ekintzak gauzatzea.
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea desegitea onestea.
    • Lehendakariaren eta Lehendakariordearen aurkako zentsura-mozioa onestea eta, horren ondorioz, horiek kargutik kentzea.
  • Mankomunitatearen estatutu organikoa onesteari eta, hala denean, aldatzeari eta Mankomunitatea eratzeari, handitzeari, xurgatzeari eta desegiteari buruzko erabakiak ondorio horretarako deitzen den Batzar Orokorraren ohiz kanpoko bileran hartuko dira, eguneko aztergaien zerrendan gai hori bakarrik agertuko delarik.

Puntu morea