Irizpen Batzordeak

  • Batzar Orokorrak bere eskumeneko gaien azterketa eta txostena egiteko komenigarritzat jotzen dituen irizpen batzordeak osatu ahal izango ditu.

Batzar Orokorrak irizpen batzordeen kopurua, eraketa eta eskuduntzak zehaztuko ditu.

  • Irizpen Batzordearen eskuduntzak hurrengoak dira:
    • Irizpen Batzordeei egokituko zaie Batzar Orokorrak ebatzi beharreko gai guztiak aztertzea eta horien ebazpen-proposamenak egitea.

Gainera, hori egingo du Lehendakariak edo Gobernu Komisioak berarias eskaturik, gobernu-organo horien eskumenekoak diren eta, haien garrantiagatik edo gatazkak sortzeko ahalmenagatik gomendatzen diren beste gai batzuk direla-eta.

    • Irizpen batzorde bakiotza eratzeko unea, Batzar Orokorrak haren jarduketa esparrua zehaztu beharko du, zein gai multzoren gainean gauzatuko dituen bere eskuduntzak adierazita.

Irizpen batzordeek ezin izango dituzte aztertu beste irizpen batzorde bati dagozkion gaiak edo aldeak, lehendakariak abatziko ditu gatazkak.

    • Irizpen batzordeen irizpenak edo proposamenak ez dira lotesleak izango. Hori dela-eta, gobernu-organo erabakitzaileak kasu bakoitzean egokitzat jotzen duen ebazpena hartu ahal izango du.
    • Estatutuetan ezarritako gobernu-organoetako edozeinek aztertu eta, hala denean, ebatzi behar dituen gai guztiak bidezko administrazio unitateak bideratuko ditu, aldez aurretik.

Puntu morea