Lehendakaria

  • Mankomunitateko Lehendakaria Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko Batzar Orokorreko kide guztien artean hautatuko da.

Lehendakaria Mankomunitateko Lehendakaria eta Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko Administrazio osoko nagusi gorena da.

  • Lehendakariaren eskuduntzak hurrengoak dira:
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak egiten dituen ekintza publikoetan ordezkari eta buru jardutea, lege-xedapena dela-eta beste agintari batek lehendakaritza hori gauzatu behar duenean izan ezik.
    • Batzar Orokorraren, Gobernu Komisioaren eta Irizpen Batzordeen bilerak deitzea, buru jardutea eta bertan behera uztea, baita, berdinketa egonez gero, aukera baten alde egitea ere, bere kalitateko botoaz.
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitaterako lan egiten duten langileen burutza gorena gauzatzea.
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen zerbitzuak zuzentzea eta ikuskatzea, Mankomunitate osoko administrazio osoaren eta zerbitzuen funtzionamendu zuzena zainduta eta funtzionamendu arrunterako oztopoak kenduta.
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko kideen eta funtzionarioen edo langileen eskuduntzak askatasunez gauzatzea eragozten duten oztopoak kentzea, indarreko lege-arauen arabera.
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko gorbenu-organoen erabakiak argitaratzea, betetzea eta betearaztea.
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen aurrekontu-proiektua prestatzea.
    • Ordainketak agintzea eta Debabarrena eskualdeko Mankomunitatearen ondarearen administrazioaren zein aurrekontuaren betetze-mailaren berri ematea.
    • Aurrekontuan idatzitako 3.000 eurora arteko gastuak eta aurrekontuaren diru-sarrera arruntak erabakitzea, hornidurak eta zerbitzuak badira.
    • Gordailuzaintzan diru-sarrerak formalizatzea dakarten agiriak baimentzea.
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko karrerako funtzionarioak izendatzea, langileen kontratuak formalizatzea eta diziplina-espedienteak bideratzeko agintzea.
    • Agiri pribatuak edo publikoak baimentzea, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen izenean.
    • Premia badago, epai- eta administrazio-ekintzak gauzatzea, egiten den lehenengo bileran Batzar Orokorrari horien berri emanda.