Laneko Segurtasuna

  • Erakundean prebentzioa sustatu eta bere antolakuntzan parte hartu.
  • Adostutako Laneko Segurtasun eta Higieneko politika sustatu, laneko istripuen prebentzio eta gaixotasun profesionalen programak garatuz eta enpresak ezarritako laneko baldintzak hobetuz.
  • Bete beharreko lege eta araudiei buruz aholkatu.
  • Onartutako laneko arriskuen prebentzioen programa eta aplikatu beharreko araudien eta kodeen betetze eraginkorra ikuskatu.
  • Laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak ekiditzeko, laneko arauen, produktu kimiko arriskutusen fitxa teknikoen, eta orokorrean, beharrezkoa denean, Erakundeko barne Araubide baten elaborazioan parte hartu eta sustatu.
  • Erakundeko maila guztietarako laneko arriskuei buruzko informazio eta formakuntza programak diseinatu eta garatu.
  • Laneko istripuen ikerketak egin, zergatiak zehazteko eta egokiak diren ekintza zuzentzaileak hartzeko, berriro gertatu ez dadin.
  • Laneko arrisku zehatzak kontutan edukiz, banakako babes ekipamenduen ezarpena eta banaketa eta hautaketa mekanismo egokiak ezarri.
  • Laneko Segurtasuneko Batzordeetan parte hartu kide aktibo bezala, langileen eta enpresaren ordezkariei aholkularitza eta elkarlana emanez.
  • Prebentzio zerbitzuekin elkarlanean aritu.

Puntu morea