Ontzi arinak

Edukiontzi horiaren bidez, ontzien bilketa selektiboa egiten da. Helburua etxeko ontzi arinak berreskuratzea da, hau da, plastikozko, metalezko eta brik motako ontziak.

Edukiontzietan jasotzen diren ontziak sailkatzeko Legazpiko plantara.

Planta horietan berreskuratzen diren materialak sailkatu egiten dira. Gero, zati bakoitza, birziklatzaile bati bidalzen zaio, eta hark berreskuratutako materiala ekoizpen ziklora itzuliko du.

Utzi daitezke

  • Ondoko hauen plastikozko ontziak: edariak (ura, esnea, olioa...), detergenteak, jogurtak, plastikozko poltsak, poliespana...
  • Metalezko ontziak: kontserba latak, freskagarriak, aluminiozko papera…
  • Brik motako ontziak: esnea, zukuak, tomatea…

Ezin daitezke utzi

  • Ontziak ez diren plastikoak: CDak, bideo eta musika zintak, jostailuak, hortzetako eskuilak, biberoiak, aerosolak, gomazko eskularruak, pertsianak, tutueriak…
  • Ontziak ez diren metalak: jostailuak, kazolak eta zartaginak, etxeko tresna elektrikoak, bateriak edo tailerreko piezak
  • Paper eta kartoizko eta beirazko ontziak

Prozedura

  • Ontziak erabat hutsik egon behar dira eta, ahal den neurria, garbi
  • Ontziak tolestu itzazu bota aurretik, horrela, leku gutxiago hartuko dute
  • Ez sartu ontzi bat beste baten barruan
  • Sartu ontziak eta poltsak bereiztuta
  • Kendu tapoia eta bereiztuta sartu
  • Ez utzi ezer edukiontzitik kanpo. Edukiontzia beteta badago, eraman ontziak hurrengo edukiontzi horira. Ez utzi kalean

Ingurumenerako onurak

Plastikoa petrolioz egiten da. Plastiko mota asko daude, birziklatzeko erraztasun ezberdinarekin. Plastiko bakoitzak sinbolo bat eta zenbaki bat dauzka, identifikatzeko. Plastiko birziklatuarekin kalitate handiko lehengaia behar ez duten gauzak fabrikatzen dira: bankuak, paldoak, mahaiak, aulkiak, kuboak, baldosak, panelak. Birziklatutako plastikoa, legez, ez da erabiltzen elikagaien ontzi berriak egiteko.

  • Lehengaien aurrezpena: 1 tona plastiko birziklatuz 12 petrolio-upel aurrezten dira.

Lata gehienak latorrizkoak dira baina batzuk aluminiozkoak izan daitezke.

  • 1 tona latorrik 1.134 kg burdina-mineral, 435 kg ikatz eta 18 kg kareharri aurrezten ditu; gainera, %75 energia gutxiago kontsumitzen da altzairua berreskuratutako altzairutik abiatuta fabrikatuz gero.
  • 1 tona aluminiok 4,5 tona bauxita (sedimentu-arroka bat da, eta metala lortzeko egiten zaion tratamenduak energia asko kontsumitzen du), 1,3 tona lignito (ikatza) eta 36 petrolio-upelen baliokidea den energia elektrikoa aurrezten ditu.

Brik motako ontziek osaera hau dute: kalitate handiko paperezko geruza bat + aluminiozko geruza bat + plastikozko geruza bat (polietilenoa).

  • Papera bereizten da eta beste gauza batzuk egiteko erabiltzen da: paperezko poltsak, enbalatzeko papera, ...
  • Txikitu egin daiteke, eta aglomeratua sortu, altzariak, panelak, maletak, tarimak eta abarrekoak egiteko.
  • Lehengai eta energia aurrezpen anizkuna da.

Puntu morea