Kale garbiketa

Zerbitzu hau emateko egiten diren lanak operazio mota hauetan sailka ditzakegu: 

Espaloiak eskuz ekortzea
Barredora manual aceras

  • Espaloiak, zintarriak eta galtzadak modu xehean garbitzeko
  • Txorkoak garbitzeko
  • Paperontziak husteko
  • Animalien gorozkiak jasotzeko
  • Arraste lurrak kentzeko
  • Belarrak kentzeko

Udalerrietako periferian erabiltzen den metodoa, makinak ezin direnean sartu eta zikinkeria maila oso handia denean.

Espaloiak mekanikoki ekortzea

Barredora aceras

Makina ekortzaile autopropultsatua, gidariarentzat kabina daukana, erabiltzen da. Galtzada-zati batzuetan (aparkalekurik ez daukaten espaloien zintarrietatik hurbil daudenak) eta makina igarotzeko zabalera nahikoa daukaten espaloietan lan egiten du.

Batez ere eremu hauetan jarduten du:

  • Oinezkoen trafiko handia daukaten espaloi eta pasabide zabaletan.
  • Aparkalekurik ez daukaten galtzadetan.
  • Oinezkoen aldeetan.
  • Eskuzko ekorketaren lagungarri, lan egin ezin duen zonetan. Horretarako, bi peoiren laguntza jasotzen du, bildu beharreko hondakinak txokoetatik makina dabilen galtzadaren erdira ateratzen dituztenak.

Galtzadak urez garbitzea

Urez garbitzeko kamioia erabiltzen da, 8.000 litroko edukia daukana, eskuzko ekorketarekin konbinatuta, helburu hauekin:

  • Ekorketaz jaso ezin daitezkeen hondakinak zintarrira bultzatzea.
  • Galtzadak sakon garbitzea.

Galtzadak makinaz urez garbitzea

Galtzadara ura botatzen da, presio handiz, zintarrien inguruan. Horrela, hondakinak arrastaka eramaten dira, eta gero ekorketaz jasotzen dira.

Espaloiak ere presio handiz garbitzen dira. Honela, zorua oso ondo garbitzen da, baina geldiro.

Lan hauek honako lekuetan egin ohi dira:

  • Pertsonen nahiz ibilgailuen trafiko handia dagoen zonetan
  • Parke publikoetan
  • Espaloietan eta obretatik hurbil dauden galtzadetan
  • Ibilgailuentzat aparkalekuak dauzkaten kaleetan

Lan hauek egiteko, gidaria eta peoi laguntzaile behar dira.

Eskuz urez garbitzea

Ura presioz botatzen da mahukekin, eta urak eramaten dituen hondakinak eskuzko ekorketaren bidez biltzen dira.

Lan hauek ondoko lekuetan egiten dira:

  • Ur-hartuneak dauden lekuetan.
  • Aparkaleku finkoak dituzten kaleetan eta tratamendu mekanikoa onartzen ez duten espaloietan.
  • Hiri altzarien dentsitate handia duten oinezkoen aldeetan.
  • Eta garbiketa maila handia behar duten erdialdeko guneetan.

Lan prozesua honetan datza: mahukatik ura botatzen da hondakinak bultzatzeko, eta gero jaso egiten dira, zintarrien ondoan.

Kamioi xurgatzailea

Camión succionador limpiezaEstolda-zuloen garbiketa eta estolden mantentzea kamioi xurgatzailearen bidez egiten dira. Kamioi-zisterna bat da, bi beharginek erabiltzen dutena. Ponpa depresore eta presio-sortzaileak ditu; beste elementu batzuekin batera (batez ere buru ezberdinak dituzten mahukak) 9,8 metroko hutsunea sor dezakete. Egiten den presioari esker likidoak absorbitu ahal ditu eta ura presio handiz bultzatu ahal du, hustubideko tutueriak buxatzen dituzten zikinkeria-hormak apurtuz.

Putzu septikoak husten ditu, kanalizazioetatik euri-urak eta ur beltzak garbitzen ditu, eta estolda-zuloak garbitzen ditu.

Aire zorrotadaren bidezko ekorketa

Iristea zaila den lekuetan (autoen ezpain, txorkoetan, bankuen azpian eta abar) dauden hondakinak ateratzeko erabiltzen den metodoa da.

Prozesua eraginkorra da baina zarata gehiegi ateratzen du. Hondakinak palaz edo erratzaz edo makina xurgatzaile baten bidez jasotzen dira.

Espaloi-garbitzailea

Parkeak eta espaloi zabalak egunero urez garbitzeko, presiodun uraz espaloietan garbitzeko eta eskuzko ekorketan laguntzeko.

Azoka ibiltarien garbiketa

Zerbitzu honen helburua azoka ibiltarietarako erabiltzen diren lekuak ekortzea eta garbitzea da.

Lantalde bat dago azoka hauek sortzen dituzten hondakinak biltzeko. Lantaldea gidari batek eta atzetik kargatzen den kamioi batek osatzen dute. Azoka garbitzen duten beharginek laguntzen diete.

Garbiketa honek sortzen dituen hondakinak instalazio berberetan dauden edukiontzietan utziko dira. Lan hauek egiteko behar diren tresnak eta material osagarri guztiak edukiko dituzte.

Garbiketa bereziak, jaien, azoken eta oro har jendaurreko ekitaldien ondorioz

Zerbitzu honen bidez, arrazoi ezberdinak direla medio (behean aipatzen dira) normalean sortu ohi dena baino zikinkeria handiagoa duten zonak garbitzen dira:

  • Manifestazioak edo kalean egiten diren ekitaldiak
  • Hauteskunde kanpainak
  • Azokak, kontzentrazio herritarrak, kirol ekitaldiak eta abar
  • Bestelako gertaerak

Ekitaldi hauen ondoren garbiketa egiteko, behar diren bitarteko materialak eta langileak egon behar dira. Horrela, ekitaldia amaitu ondoren, garbiketa lanei ekingo zaie.

Bitarteko horiek lana berme guztiekin egiteko egokitzat jotzen direnak dira. Izan ere, ekitaldi edo azoka bakoitzerako, berritarren pilaketei eta hondakinen sorrerei buruzko azterlan xeheetan oinarritzen dira.