2017ko 1. hiruhilabeteko zabor tasaren kobrantza

2017ko maiatzaren 4a

Apirilaren 20an igorritako eta 2017ko 1. hiruhilabeteko fakturan, 2016ko ekitaldian 5. edukiontzia, gutxienez 25 alditan, erabili ez zuten erabiltzaileei, administrazio akats bat egin da. Horren ondorioz, erabiltzaile hauei ordaintzea zegokien zenbatekoa baino 8,48 € gehiago fakturatu zaie

Apirilaren 20an igorritako eta 2017ko 1. hiruhilabeteko fakturan, 2016ko ekitaldian 5. edukiontzia, gutxienez 25 alditan, erabili ez zuten erabiltzaileei, administrazio akats bat egin da. Horren ondorioz, erabiltzaile hauei ordaintzea zegokien zenbatekoa baino 8,48 € gehiago fakturatu zaie, izan ere, Eibarko Hiri-Hondakinen tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren 1.1. epigrafeari "etxebizitzak, bizileku partikularrak eta lokalak, jarduerarik gabe" dagokion tarifa aplikatu zaie, 47,99 €, eta ez 5. edukiontzia erabiliz hondakinak banatzea erabaki duten etxebizitzei dagokien tarifa: 39,51 € (1.2. epigrafea).

Hori dela eta, administrazio akats hau jasan duten erabiltzaileei, uztailaren 20an igorriko den eta 2017ko 2. hiruilabeteko fakturan, zaborrari dagokion kontzeptu berezi bat kenduko da 8,48 €-takoa, era honetan orain gehiago kobratu den zenbatekoa erregularizatuz.

Gipuzkoako Urak eskutiz pertsonalizatu baten bidez egindako akatsa jakinaraziko du eta edozein kontsulta egiteko erabiltzailearen esku 902.30.22.22 telefonoa eta www.gipuzkoakour.com web gunea jarriko ditu.


Puntu morea