Agur Mallabiko edukiontzi berdeei

2018ko urtarrilaren 24a

Eman ongi etorria itxitura elektronikoa duten errefusaren eta organikoaren edukiontzi berriei! Informazio gehiagorako, herritarrak 900 10 49 23 doako telefono zenbakira deitu dezakete.

Urtarriletik aurrera, Debabarrenako Eman ongi etorria itxitura elektronikoa duten errefusaren eta organikoaren edukiontzi berriei!

Mankomunitateak Mallabian hondakin bilketa sistema berria jarriko du martxan. Sistema berri honen bidez, Europako birziklapen helburuak bete nahi dira, alegia, 2020rako %50eko birziklapen tasa gainditu nahi da. Sistema berri hau herrigunean ezarriko da, non frakzio organikoa jasotzeko edukiontzi marroiak eta errefusa jasotzeko edukiontzi grisak jarriko diren. Horrela, edukiontzi marroia (organikoa) eta edukiontzi grisa (errefusa) irekitzeko, Mankomunitatearen txartela beharko da, mugarik gabe bi edukiontziak irekitzeko balioko duena.

Informazio gehiagorako, herritarrak 900 10 49 23 doako telefono zenbakira deitu dezakete.


Puntu morea