Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak aho batez onartu du 14 milioi euro inguruko aurrekontua

2020ko urtarrilaren 13a

Gaikako bilketarako eta birziklatzerako partidak % 10 igo dira, eta Mankomunitateak, guztira, 5,8 milioi euro inbertituko ditu partida horietan, hau da, 80 € herritar eta urte bakoitzeko. Iosu Arraiz: “Aurrekontuaren lehentasunak dira zerbitzua hobetzea, kopuruekin gardenak izatea, eta birziklatzearen alorrean Europak ezarritako helburuetarantz aurrera jarraitzea”.

Alegazioak aurkezteko aldia amaiturik, urtarrilaren 7an Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen aurrekontuak onartu ziren, eta indarrean daude dagoeneko. Batzordeak aho batez babestu zituen kontuak, eta kontu horiek 13.946.863 euroko aurrekontua aurreikusten dute 2020. urterako. Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan ikusten da, partida horien zenbatekoa 9.092.662 euro baita, aurrekontuaren % 65 baino gehiago. Atal horretan, nabarmentzekoa da hondakinen altako kudeaketagatik Mankomunitateak GHKri ordaindu beharreko 3.241.493 euroko zenbatekoa. Honako hauek ditugu birziklatze-alorreko beste partida garrantzitsu batzuk: mankomunitateak 1.200.000 € inbertituko ditu ibilgailu eta makinak berritzeko, 234.353 € papera eta kartoiaren gaikako bilketarako, eta 190.004 € ontzien bilketarako.

Bilketaren ostean, kale-garbiketaren atala da bigarren garrantzitsuena, eta Mankomunitateak 4.4041.523 € jarriko ditu atal horretarako. Atal horretan mantenduko dira ekitaldi honetan makinetan sartutako hobekuntzak, baita edukiontzien ondoan utzitako zabor-poltsak eta hondakinak biltzeko zerbitzua ere.

Iosu Arraiz Mankomunitateko presidenteak nabarmendu duenez, bereziki ahaleginduko dira “birziklatzea bultzatzen jarraitzeko, kale-garbiketa hobetzeko, eta Mankomunitatea gardentasunez eta hurbiltasunez kudeatzeko”. Informazioa herritarrengana hurbiltzeko ahalegin horretan, Arraizek adierazi du Mankomunitateak 80 € inbertituko dituela herritar eta urte bakoitzeko bilketan eta birziklatzean, 2019an baino % 10 gehiago , “2020ko aurrekontuko helburu nagusietako bat aurrera egitea eta Europako helburuak lehenbailehen betetzea delako”. 

 

Birziklatze-arloko partida nagusiak

2020ko aurrekontua

Poltsa biodegragarriak (10 eta 50 litro)

237.648 €

Paper eta kartoiaren bilketa

234.353 €

Ontzien bilketa bereizia

190.004 €

Sentsibilizazioa

160.076 €

Tamaina handikoen kudeaketa

146.900 €

Garbiguneetako hondakinen kudeaketa

42.912 €

Obra-hondakinen garraioa

38.932 €

 

Diru-sarreren atalari dagokionez, baliabideen iturri nagusia udalek ordaintzen dituzten kuotek osatzen dute; kuota horiek hondakin-kudeaketako eta kale-garbiketako zerbitzuek eragiten duten kostua ordaintzeko dira. Kontzeptu horiek direla-eta, mankomunitateak 13.134.185,92 euro jasotzen ditu guztira, diru-sarrera horiek nagusiki Ecoembes enpresari fakturatutako eta paper-salmentari dagozkion diru-kopuruekin osatzen direlarik, hau da, 732.048 euro, baita Eibarko Udalak egindako 80.630 euroko ekarpenarekin ere, udalerri horretan kartelak kendu eta herriko fatxadak garbitzeagatik.

2020ko kuotak hondakinak biltzeko eta kale-garbiketa egiteko zerbitzuengatik

 

Udalerriak

 

 

Hiri Hondakinen bilketa

Kale-garbiketa

Kuota Totala HH + KG

 

 

GHK kuota, altako kudeaketa

DEM kuota, bajako kudeaketa

Garbiketa-zerbitzuaren kuota

 

 

Mallabia

47.080,96

271.669,77

40.056,16

358.806,89

 

Ermua

708.699,85

1.096.277,08

830.450,70

2.635.427,63

 

Eibar

1.224.166,58

1.991.479,34

1.597.914,70

4.813.560,62

 

Soraluze

173.115,82

251.436,67

248.919,95

673.472,44

 

Elgoibar

518.009,27

1.149.783,44

531.288,08

2.199.080,79

 

Mendaro

89.167,36

145.187,11

63.366,41

297.720,88

 

Deba

243.325,63

454.942,77

406.582,21

1.104.850,61

 

Mutriku

237.928,31

490.392,94

323.004,81

1.051.326,06

 

TOTALA

3.241.493,79

5.851.169,11

4.041.523,02

13.134.185,92

 

 

AURREKONTUA, GUZTIRA 

 

13.134.185,92 + 812.678 (Ecoembes, papera eta Eibar)= 13.946.863,92


Puntu morea