Elgoibarren errefusarentzako edukiontzi berriak

2018ko urtarrilaren 9a

Urtarrilean zehar Debabarrenako Mankomunitateak errefusarentzat txartel bidez irekitzen diren edukiontzi gris berriak jarriko ditu. Europak ezarritako birziklapen maila gainditzeko helburuarekin, Debabarrenako Mankomunitateak, udalerri guztietan hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da non organikoa eta errefusaren edukiontziak itxitura elektronikoa izango duten eta txartel bidez ireki ahal izango diren.

Urtarrilean zehar Debabarrenako Mankomunitateak errefusarentzat txartel bidez irekitzen diren edukiontzi gris berriak jarriko ditu.
Europak ezarritako birziklapen maila gainditzeko helburuarekin, Debabarrenako Mankomunitateak, udalerri guztietan hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da non organikoa eta errefusaren edukiontziak itxitura elektronikoa izango duten eta txartel bidez ireki ahal izango diren.

Informazio bulegoa:
Urtarriletik aurrera, Debabarrenako Mankomunitateak Elgoibarren hondakin bilketa sistema berria jarriko du martxan. Sistema berri honen bidez, Europako birziklapen helburuak bete nahi dira, alegia, 2020rako %50eko birziklapen tasa gainditu nahi da. Sistema berri hau, gaur egun txartel bidez irekitzen den materia organikoaren edukiontziaz gain, itxitura elektronikoa eta txartel bidez irekitzen den edukiontzi grisez osatuta egongo da.

Horrela, edukiontzi marroia (organikoa) eta edukiontzi grisa (errefusa) irekitzeko, Mankomunitatearen txartela beharko da, mugarik gabe bi edukiontziak irekitzeko balioko duena (behar denean bi edukiontziak erabili daitezke).

Sistema berriaren inguruko xehetasun guztiak ezagutarazteko materia organikoaren eta errefusaren edukiontzi berrien ezarketarekin batera informazio kanpaina bat egingo da. Honela, materia organikoaren edukiontzia erabiltzen duten bizilagun guztiek jasoko dute informazio gutuna eta izena eman ez dutenei gonbitea luzatuko zaie gaikako bilketan parte hartzeko materialaren bila informazio bulegotik pasatzeko: edukiontzi aireztatua, poltsa konpostagarriak eta informazio liburuxka. Jadanik, organikorako txartela duenak, txartel bera erabiliko du edukiontzi grisa irekitzeko, beraz, ez dute informazio bulegotik pasa beharko.

Gainontzeko gaikako bilketarako erabiltzen diren edukiontziak (beira, ontzi arinak eta papera eta kartoia) irekita jarraituko dute, gaur egun bezala.

Txartela eta beharrezko materialak jasotzeko informazio puntua egongo da KULTUR ETXEAN urtarrilaren 8tik 18ra (biak barne). Bulegoko ordutegia astelehenetik ostiralera 11:00-20:00 eta larunbatetan 9:00-14:00etara izango da.

Informazio gehiagorako, Mankomunitateak ondoko doako telefono zenbakia du eskuragarri 900 10 49 23.


Puntu morea