Hasi dira Ermuako lurpeko edukiontziak berritzeko lanak

2022ko ekainaren 8a

San Pelayo, Probaleku 60 eta Centenario de la Villa 6 kaleetako edukiontzien puntuetan egingo dira lanak.

Eibarko lanak amaituta, Ermuako hiru puntutan berrituko dira lurpeko edukiontziak, zehazki, San Pelayo, Probaleku 60 eta Centenario de la Villa 6 kaleetako edukiontzi irletakoak.

Eskualdeko lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik aldatu zituen Mankomunitateak 2021ean hondakin bilketaren eraginkortasuna handitzeko, zerbitzuaren kalitatea eta eskualdeko gaikako bilketa hobetzeko eta mantentze gastuak murrizteko. Orain egoera txarrean dauden eta, hainbat arrazoiengatik (hirigintza arrazoiak etab.), lurrazalekoengatik aldatu ez diren lurpeko edukiontziak berritzen ari da Mankomunitatea. Dagoeneko berritu ditu lurpeko edukiontziak Elgoibarren, Mutrikun eta Eibarren, eta, azkenik, Ermuakoak berrituko ditu orain. Eskualde osoan guztira 65 lurpeko edukiontzi berrituko ditu.

Jarriko diren lurpeko edukiontziek aurretik zeudenen gaitasun berberak dituzte, baina teknologia berriagoarekin eta funtzionamendu mekaniko desberdin batekin, erresistenteagoa dena, matxurak ekiditeko.

Eibarko lanak amaituta

Amaitu dira Eibarren lurpeko edukiontziak berritzeko lanak. Urkizu 7, Bidebarrieta 60, Errebal 5 eta Toribio Etxeberria 29 puntuetan berritu dira, eta dagoeneko martxan daude guztiak, Toribio Etxeberriakoak izan ezik. Puntu horretan lurpeko edukiontziak berritzeko lan bereziak egin ditu Mankomunitateak eta edukiontzi berrien funtzionamendua egokia dela bermatzeko beharrezko frogak egin ondoren jarriko dira martxan, ziurrenik, datorren astean bertan.


Puntu morea