Mallabiako minigarbigunea Mikel Zaratera lekualdatu da

2022ko urriaren 27a

Mallabiako minigarbigunea Mikel Zarate kalera lekualdatu da, eta bertako edukiontzien puntuaren ondoan kokatuko da aurrerantzean.

Minigarbiguneen helburua da, garbiguneetara jo behar izan gabe, ohiko edukiontzietan utzi ezin diren tamaina txikiko hondakin birziklagarriak gaika biltzeko leku bat ahalbidetzea. Guztira 12 minigarbigune daude eskualdean.

 

Honako elementu hauek utzi daitezke minigarbiguneetan: telefono mugikorrak, CD eta DVDak, bonbillak, aerosolak, bateria txikiak, pilak, telefono-kargagailuak eta erradiografiak, able elektrikoak eta txatarra bolumen txikia, etxetresna elektriko txikiak (plantxak, txigorgailuak...) ordenagailu eramangarriak, bideo-kontsolak eta bideo-jokoak, 10 litro baino gutxiagoko edukiera duten pintura-potoak eta inprimagailuetako kartutxoak. 2021etik geroztik kafe kapsulak ere utzi daitezke minigarbiguneetan, Mankomunitateak Nestlé-rekin sinatutako hitzarmenari esker.


Puntu morea