Mutrikuko garbigunea itxita egongo da behin-behinekoz

2019ko martxoaren 27a

Apirilaren 26an itxiko dute eta lau hilabetez egongo da itxita. Mutrikuko garbigunea eta transferentzia-estazioa (Laranga auzoa, z.g.) lau hilabetez egongo dira jendearentzat itxita, GI-638 errepideko konponketa-obrak egikaritzeko aurreikusitako aldian, obra horiek Debako eta Mutrikuko udalerriak batzen dituen tartean egingo direlarik.

Mutrikuko garbigunea eta transferentzia-estazioa (Laranga auzoa, z.g.) lau hilabetez egongo dira jendearentzat itxita, GI-638 errepideko konponketa-obrak egikaritzeko aurreikusitako aldian, obra horiek Debako eta Mutrikuko udalerriak batzen dituen tartean egingo direlarik.

Garbigunean hondakin motaren bat utzi behar duten mankomunitateko auzokide guztiek mankomunitateko garbiguneen sarea dute beren eskueran:

  • Ermua-Mallabian: Urtia industrialdea, z.g.
  • Eibarren: Gorosta Balle 21 - A (Azitain industrialdea)
  • Elgoibarren: Arriaga industrialdea


Arreta-ordutegia honako hau da:

  • Astelehenetik ostiralera 09:04tik 12:56ra eta 16:04tik 18:08ra.
  • Larunbatetan 09:04tik 12:56ra.
  • Igandeak eta jaiegunak itxita

Puntu morea