Txarteldun edukiontzi gris berria iritsi da Eibarrera

2017ko azaroaren 27a

Debabarrena Mankomunitateak edukiontzi grisaren erabilera zabalduko du Eibarren, birziklapenaren alorrean Europako helburua lortzeko eta 2020. urtean % 50a gainditzeko Mankomunitatearen estrategiaren zati gisa. 2017ko irailera bitarte metatutako emaitzak % 48,45ekoak dira; Mankomunitatearen presidente Arcadio Benítezek modu positiboan balioetsi ditu ehuneko horiek, baina honako hau adierazi du: “Guztion konpromisoa behar dugu ehuneko handiagoak lortzeko eta Europako % 50eko helburua gainditzeko”.

2017ko irailera arte Deban (% 55,49) eta Mutrikun (% 58,98) metatutako emaitzek babesa ematen diote Eibarren 5 edukiontziak (grisa errefuserako, marroia organikorako, urdina paper eta kartoirako, horia bilgarrietarako eta berdea beirarako) jartzearen aldeko apustuari. Joan den urtean (2016ko abenduan) ezarri zuten bi udalerri horiek 5 edukiontzien bidezko gaikako bilketa, errefuserako edukiontzi grisa eta biohondakinetarako edukiontzi marroia erantsiz. Estrategia horri esker emaitzak 20 puntutik gora hobetu dira.

Txipdun edukiontzi grisa

Hondakin ez-birziklagarrietarako edukiontzi grisak errefuserako edukiontzi berdea ordeztuko du. Horrekin lortu nahi da hondakin birziklagarriak errefusarekin ez nahastea edukiontzi grisean, eta, bide batez, birziklatze-tasak hobetzea. Edukiontzi berriek txartel bidez irekitzeko sistema bat daramate, eta txip batek erabilera eta parte-hartze maila kontrolatzen du. Gainera, edukiontziak jartzen diren bitartean, udalerri bakoitzean Mankomunitateak kanpaina bat egingo du herritarrak informatu eta sentsibilizatzeko.

Errefusaren edukiontzi berriak ezartzearekin batera, zerbitzu berriaren xehetasunak ezagutzera emateko informazio-kanpaina bat egingo da.

  • Materia organikoaren edukiontziaren erabiltzaile guztiei hondakinak biltzeko sistema berria azaltzen duen gutun bat bidaliko zaie eta adieraziko zaie materia organikoaren edukiontzia irekitzeko balio duen txartel bera erabili ahal izango dela edukiontzi gris berrirako. 
  • Izena eman ez duten erabiltzaileei informazio-gutun bat bidaliko zaie sistema berriaren funtzionamendua azaltzeaz gain, udalerri guztietan jarriko diren bulegoetan txartela eta kanpainako materialak jasotzera gonbidatzeko.
  • Informazio-kartelak jarriko dira.
  • Itsasgarriak jarriko dira egungo edukiontzi berde guztietan, edukiontzi grisek ordezkatuko dituztenetan.
  • Informazioa emateko kuadriptikoak/liburuxkak inprimatuko dira sistema berriaren xehetasunak azaltzeko eta hondakinak etxean behar bezala bereizteko argibideak emateko. 
  • Informazioa emateko doako telefono-zenbaki bat, 900 10 49 23, eta webgune bat (kanpainari buruzko informazio guztiarekin) prestatuko dira.

Puntu morea