Gobernu Komisioa

  • Eraketa: Gobernu Komisioko kideak Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea osatzen duten udalak beste dira, kide bat egongo delarik udal bakoitzeko.

Udal bakoitzeko ordezkariek izendatu behar dituzte eta Batzar Orokorrak berretsiko du haien izendapena.

  • Gobernu Komisioaren eskuduntzak hurrengoak dira:
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen zerbitzuen kudeaketa eta administrazioa zuzentzeko eta indartzeko helburua duten planak eta programak onestea.
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen aurrekontua nola gauzatu garatzea, aurrekontuan aipatzen diren gastuak erabakiz; gastu horiek 3.000 eurotik gorakoak izango dira eta ez dira diru-sarreren %4tik gorakoak izango, hornidurei eta zerbitzuei dagokienez, ezta %10etik gorakoak ere, obrei dagokienez.
    • Lan publikoko eskaintzatik ondorioztatutako deialdiak egitea, Batzar Orokorrak funtzionarioak eta langileak hautatzeko eta kontratatzeko onetsi dituen oinarriekin bat etorrita.
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitaterako lan egiten duten langileak kontratatzea eta kaleratzea.
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko langileei bideratzen zaizkien diziplina espedienteak ebaztea edo zehatzea, eta langile horiei sariak ematea.
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko langileen administrazio-egoerak aitortzea.
    • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko langileei produktibitate-osagarriak eta haborokinak ematea banan-banan.
    • 3.000 eurotik gorakoak ez diren ondasun higigarriak besterentzea. Diru-kopuruak kontsumoko prezioen indizearen aldaketen arabera eguneratu ahal izango dira.
    • Gainerako gobernu-organoei esleitu ez zaien beste edozein eskuduntza edo gobernu-organoek Gobernu Komisioari esleitu nahi dizkioten gainerakoak.

Puntu morea