Gaikako bilketak hobetzen jarraitzen du Debabarreneko mankomunitatean eta % 39,66 izatera iritsi da

2016/03/01
Debabarreneko Mankomunitateko gaikako bilketaren portzentajeek hobetzen jarraitzen dute eta % 39,66 izatera iritsi dira; izan ere, 2014an lortutako datua (% 35,77) baino portzentajezko ia lau puntu gorago daude. Emaitza hoberenak Eibar (% 43,23), Elgoibar (% 43,28) eta Mallabia (% 44,27) udalerrietan lortu dira, Gipuzkoako gaikako bilketaren batez bestekoa gainditzen baita hiru udalerri horietan (%42,3) eta 2020. urterako derrigorrean bete behar den helburu gisa Europak ezartzen duen % 50etik zazpi puntu baino gutxiagora baitaude.

Debabarreneko Mankomunitateko gaikako bilketaren portzentajeek hobetzen jarraitzen dute eta % 39,66 izatera iritsi dira; izan ere, 2014an lortutako datua (% 35,77) baino portzentajezko ia lau puntu gorago daude. Emaitza hoberenak Eibar (% 43,23), Elgoibar (% 43,28) eta Mallabia (% 44,27) udalerrietan lortu dira, Gipuzkoako gaikako bilketaren batez bestekoa gainditzen baita hiru udalerri horietan (%42,3) eta 2020. urterako derrigorrean bete behar den helburu gisa Europak ezartzen duen % 50etik zazpi puntu baino gutxiagora baitaude. Datu adierazgarri gisa, nabarmendu behar da azken bost urte hauetan Debaberreneko Mankomunitateak bikoiztu egin dituela gaikako bilketaren emaitzak, 2011n % 20 izatetik 2015ean % 39,66 izatera igaro baitira.

Bilketari buruzko datuak aztertzen badira, ikus dezakegu kudeatutako hondakinen bolumenak gora egin duela, 27.547 tona izatetik 29.108 tona izatera igaro baita; litekeena da igoera hori jarduera ekonomikoa eta kontsumoa hobetu izanaren ondorio izatea. Hori gorabehera, gaikako bilketaren emaitza proportzio handiagoan hobetu da, 9.649 tona izatetik 11.312 tona izatera igaro delako. Atera daitekeen ondorioa honako hau da: nahiz eta kudeatutako hondakinen bolumenak gora egin duen, errefusa edo masan bildutakoa zertxobait jaitsi da, 17.693 tona izatetik 17.564 tona izatera igaro baita.

Materialen arabera, esan dezakegu biohondakina gaikako bilketaren lehenengo korrontea izan zela 2014an 5. edukiontzia jarri zelako, eta orain ere leku horretan jarraitzen du, 3.185 tona bildu baitira. Hilabeteen arabera, batez bestekoa 265.474 kg materia organiko da, 2014an jasotzen zena baino ia 20.000 kg gehiago. Esan daiteke gaika biltzen diren hiru kilotatik bat biohondakina dela. Udalerrien arabera, Eibarko eta Elgoibarko emaitzak nabarmentzen dira, 57,70 kg eta 55,09 kg materia organiko jaso dira, hurrenez hurren, pertsona eta urte bakoitzeko, eta Mallabiko datua ere aipatu behar da, 73,88 kg-raino iristen baita.

Gainerako zatikietan, nabarmendu behar da paperaren gaikako bilketa hobetu egin dela; izan ere, 2.367 tona izatetik 3.003 tona izatera igaro baita. Igoera handi hori gertatu da jarduera ekonomikoa eta kontsumoa hobetu direlako eta bilketa-zerbitzuak areagotu egin direlako mankomunitateko hainbat industrialdetan. Beirari egonkor eusten zaio, nahiz eta zertxobait jaitsi den, bildutako 2.068 tona izatetik 2.024 tona izatera igaro da 2015ean. Ontziei dagokienez, igoera txiki bat izan da 948 tona izatetik 1.046 tona izatera igaro delako.

Datu horiek biztanle kopuruarekin alderatzen baditugu, esan dezakegu hondakinen sorrera biztanle eta urte bakoitzeko 398,73 kg izan zela 2015ean; aurreko urtean, aldiz, 376,27 kg izan zen.

Mankomunitatearen presidente Arcadio Benítezek emaitza horiek balioetsi zituen eta honako hau adierazi zuen: “zifrak onak dira, baina gehiago kontzientziatu eta parte hartu behar da Europak ezartzen duen % 50eko portzentajera iristeko”. Era berean, adierazi zuen helburu nagusiak biohondakinaren bilketa-erritmoa azkartzea eta errefusa murriztu dadin sustatzea direla, eta mankomunitateak helburu horiek hartuko ditu oinarritzat bere kudeaketa gauzatzeko garaian 2016an.

Iruzkin bat gehitu

Logeatuta egon behar zara iruzkin bat gehitzeko. Twitter bidez sartu zaitezke. Zure iruzkina moderatu egingo dugu.