Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko dira urtarrilaren 15ean eta 18an

2024ko urtarrilaren 12a

Edukiontzien ondoan utzi beharko dira 20:30etatik 21:30etara bitartean, eta aurrez 943 700 799 telefonora deitu beharko da abisua eman eta Mankomunitateak bilketaren plangintza osatu ahal izateko.

Amaitu dira gabonetako ospakizunak eta herritar askok apaingarriak zakarretara botatzen dituzte egun hauetan. Horregatik, Mankomunitateak Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko ditu udalerri guztietan: urtarrilaren 15ean Eibarren, Ermuan eta Mallabian eta urtarrilaren 18an Soraluzen, Elgoibarren, Mendaron, Deban eta Mutrikun.

Jasotako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtzea da helburua, izan ere, gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu.

Izei naturalak bakarrik jasoko dira, hau da, plastikozkoak edo beste material batzuetakoak ez dira bilduko. Izeiak edukiontzien ondoan utzi beharko dira 20:30etatik 21:30etara bitartean, eta 943 700 799 telefono zenbakira deitu beharko da aurrez abisua emateko eta Mankomunitateak zuhaitzak jasotzeko plangintza egin ahal izateko.

Puntu morea