Nortzuk gara

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutriku udalerrien elkarteak osatzen du.

1982ko maiatzaren 29an bihurtu zen eskualdeko mankomunitate. Haren eskumenak hiri hondakinak eta haien parekoak biltzea, kaleak garbitzea eta eskualdeko txakurtegia kudeatzea dira (ikus Estatutuak PDF formatuan).

1990. urteaz geroztik, papera eta kartoia, ontziak eta beira biltzen ditu, eta 1994az geroztik eskualdean dauden lau garbiguneak kudeatzen ditu.

Biztanleria

Biztanle kopuru honi ematen dio zerbitzu:

  • Mallabia 1.173 biztanle
  • Ermua 16.045 biztanle
  • Eibar 27.415 biztanle
  • Soraluze 3.944 biztanle
  • Elgoibar 11.594 biztanle
  • Mendaro 2.031 biztanle
  • Deba 5.480 biztanle
  • Mutriku 5.329 biztanle
  • GUZTIRA 73.011 biztanle