Tamaina handiko hondakinen birziklatzea eta garbiguneen erabilera hobetzeko informazio liburuxka bat.

2018ko ekainaren 7a

Tamaina handiko hondakinen kudeaketa egoki batek eragin handia du euren birziklatzean, eta gainera kaleak garbi edukitzen laguntzen du. Horregatik, eta tamaina handiko hondakinen birziklatzea hobetzeko, Debabarreneko Mankomunitateak informazio-liburuxka baten 34.000 ale baino gehiago banatu ditu gogorarazteko badela doako bilketa-zerbitzu bat edukiontzietan sartu ezin diren hondakin guztientzat. Mankomunitateko presidente Arcadio Benítezek zera adierazi du: "Garbiguneek ez dute beste ezein bilketa motarik ordeztuko. Aitzitik, Mankomunitateko birziklatze-politikak indartzea eta herritarrek zeregin horretan parte hartzeko aukera erraztea dute helburu".

Tamaina handiko hondakinak Garbigunera eraman daitezke, astelehenetik ostiralera bitarte eta larunbat goizetan. Goizeko ordutegia: 09:04tik 12:56ra; arratsaldetakoa: 16:04tik 18:08ra.

Garbigunera joateko aukerarik ez dutenek tamaina handiko hondakina kalean utz dezakete, 20:30etik 21:30era, edukiontzien alboan, baina aldez aurretik honako telefono-zenbaki honetara deitu beharko dute: 943 700 799. Aldez aurretik deitzea oso garrantzitsua da bilketa-zerbitzuko langileek jakin dezaten tamaina handiko hondakin hori non dagoen eta lana antolatu ahal izateko. Arcadio Benítez: “herritarren lankidetza ezinbestekoa da tamaina handiko hondakinen birziklatzea hobetzeko eta kaleak garbi edukitzeko”.

Objektuak ondoren adierazten diren egunetan baino ezin dira utzi, bestela objektuak bide publikoan egongo lirateke eguna joan eguna etorri. Udalerri bakoitzarentzat adierazitako egunak honako hauek dira:

  • Astelehenetan, Mallabia, Ermua eta Eibarren, 
  • Ostegunetan, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikun.

Obretako hondakinak, altzariak, etxetresna elektrikoak eta etxeko bestelako gauzak bide publikoan utziz gero, aldez aurretik 943 700 799 telefono-zenbakira deitu gabe eta bilketa-eguna ez den beste egun batean eta 20:30ak baino lehenago, isun bat jaso ahal izango da.

Puntu morea