Garbiguneak

Garbigunea etxeko hondakinak eta asimilagarriak gaika biltzeko zentroa da, herritarren esku DOAN jartzen dena, bertan birziklatzeko, berrerabiltzeko edo balioztazeko moduko materialak utz ditzaten.

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea da GArbigunea ustiatzeko arduraduna, Erakunde publikoa da, eta haren kargura eta haren ardurapean eta zuzendaritzapean egingo dira Garbigunea ustiatzeko lanak, erregelamendu honetan jasotako aginduei jarraiki:

1. puntua: Harrera kontrola.

Garbiguneko langileak eskumena du erregelamendu honetan jasota ez dagoen edozein hondakin onartzeko edo ez onartzeko.

Gainera, langileak honako betebehar hauek ditu:

  • Erabiltzaileari hondakinen kokapenari buruz aholku ematea.
  • Onartezinak diren materialak uztea debekatzea.
  • Erabiltzaile eta materialen sarrera-erregistroa eramatea.
  • Ibilgailuaren matrikula eta utzitako hondakinaren jatorria, kantitatea eta tipologia idaztea.
  • Materialen irteera eta jomugen erregistroa eramatea.
  • Baimenduta ez dagoen edozein pertsonak edo enpresak hondakinak jaso ditzala saihestea.
  • Instalazio osoa ordenan eta kontserbazio-egoera ezin hobean mantentzea.

2. puntua: Erabiltzailearen erantzukizuna.

  • Une oro, erabiltzaileak Garbiguneko arduradunaren jarraibideak beteko ditu.
  • Erabiltzaileak materialak utziko ditu esleitutako edukiontzi bakoitzean, materialen izaeraren arabera eta ordena egokian.
  • Erabiltzaileak garbi mantenduko du hondakinak uzteko gunea, edukiontzietatik kanpo hondakinik utzi gabe.

3. puntua: Mugak.

  • Ibilgailuak: 3.500 kg-tik beherako gehieneko pisu baimendua duten ibilgailuek soilik dute gunean sartzeko baimena.
  • Kantitatea: 2 m3-ko bolumena edo 250 kg-ko pisua pertsonako eta asteko, Garbigune-sare osoan. Obra-hondakinetarako, muga 500 kg izango da.
  • Pneumatikoak: gehienez, 5 unitate erabiltzaile bakoitzeko eta urteko.

4. puntua: Garbigunearen erabiltzaileak.

Garbiguneak honako erabiltzaile hauek ditu jomugan:

  • Etxebizitza partikularrak.
  • Igeltserotzako gremioak.
  • Pneumatikoen produktoreak.

5. puntua: Harrera ordutegia.

  • Astelehenetan: 15:45etatik 18:15etara.
  • Asteartetik ostiralera: 09:00etatik 13:00etara eta 15:45etatik 18:15etara.
  • Larunbatetan: 09:00etatik 13:00etara.
  • Igandeetan eta jaiegunetan itxita.

6. puntua: Egutegia

7. puntua: Kokalekua

Leku hauenta kokatzen dira:

  • Ermua-Mallabian: Urtia poligonoa, z/g
  • Eibarren: Gorosta Balle 21 - A (Azitaingo Poligonoan)
  • Elgoibarren: Arriaga poligonoa
  • Mutrikun: Transferentzia plantan, Debako errepidean bi kilometrotara dagoena (Laranga auzoa, z/g)

8. puntua: Hondakin onargarriak.

  • OBRA HONDAKINAK: etxebizitza-obra txikietakoak eta bestelako obretakoak, uralita eta fibrozementuzko osagaiak izan ezik.
  • GELDOAK: Obra hondakinak, kristalak, konketak, komunontziak eta abar.
  • ZURA: armairuak, aulkiak, kutxak, markoak, ateak, oheak eta abar.
  • TAMAINA HANDIKOAK: Altzariak, koltxoiak, somierrak eta abar.
  • PLASTIKOAK: Pertsianak, aulkiak, jostailuak, enbalajeak eta abar.
  • BEIRA
  • TXATARRA: Erradiadoreak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak eta abar.
  • LINEA ZURIA: Garbigailuak, mikrouhin-labeak...
  • LINEA HOTZA: Hozkailuak, izozkailuak...
  • LINEA MARROIA: Telebistak, bideoak, DVD erreproduzigailuak, musika-ekipamenduak, ordenagailuak eta abar.
  • PAPERA ETA KARTOIA: Kartoizko kutxak, enbalajeak, aldizkariak, egunkariak eta abar.
  • PNEUMATIKOAK: Gehienez, 5 unitate erabiltzaileko eta urteko.
  • LOREZAINTZA: Kimaketa-hondakinak, zuhaixkak eta abar.
  • METALGAILUAK ETA BATERIAK
  • OLIOAK: Etxekoak, ibilgailu partikularretakoak eta abar.
  • BESTE BATZUK: Pilak, fluoreszenteak, toner-kartutxoak, telefono mugikorrak, CDak, DVDak eta abar.
  • EHUN GAIAK, ONTZI ARINAK ETA ABAR.
  • Etxeko hondakin arriskutsuen hondarrak: pinturak, aerosol eta disolbatzaileak, eta abar.

9. puntua: Onurak

  • Hondakinetan dauden materialak birziklatzeko berreskuratzea.
  • Hondakinen kontrolik gabeko isurketa galaraztea.
  • Kontrolatutako hondakindegietan bota edo tratatu beharreko hondakinen bolumena murriztea.

*Debekatuta dago Garbigunearen kanpoaldean hondakinak uztea, irekita nahiz itxita egon

_________________________________________________________________________________________________

GARBIGUNEA ERABILTZEKO ARAUAK

  • Erretzea debekatuta dago Garbiguneko eremu osoan.
  • Instalazioak behar bezala erabiltzen ez dituztenei bertatik ateratzeko agindua emateko aukera dago.
  • Norbaitek jokabide desegokiak errepikatuz gero, hari Garbigunean sartzea ukatzeko aukera dago.
  • Garbigunean sartzen den edozeinek arduradunaren jarraibideak bete behar ditu bete-betean, eta arduraduna aldamenean duela jardun behar du beti.

ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA ETA BETEBEHARRAK

  • Garbigunean sartu baino lehen, Garbigunearen arauak eta erregelamendua ezagutuko ditu, eta haietan ezarritako jarraibideak beteko ditu.
  • Une oro, Garbiguneko arduradunaren jarraibideak beteko ditu erabiltzaileak, eta haren txandaren zain egongo da. Interesdunari ez zaio arretarik eskainiko garbiguneko ordutegiaren barruan txandarik eman ez bazaio.
  • Guztiz debekatuta dago zaborretan bilatzea edota zaborretatik edozer hartzea.
  • Eremu osoan, seinaleak errespetatuko ditu.
  • Kontuz altueratik erortzeko arriskuarekin.
  • Nahitaezkoa da garbiguneko zaindariarekin batera jardutea.
  • Garbiguneko arduradunari emango dio hark eskatzen dio informazio guztia, zerbitzuaren funtzionamendu egokia bermatzeko: hondakin mota, jatorria, gutxi gorabeherako kantitatea eta abar.
  • Erabiltzaileak materialak utziko ditu esleitutako edukiontzi bakoitzean, materialen izaeraren arabera eta ordena egokian.
  • Behin hondakina utzi ondoren, eremua garbituko du, beharrezkoa bada.
  • Ongi eta abiadura egokian zirkulatuko du, 3.500 kg-tik beherako gehieneko pisu baimendua duten ibilgailuak erabiliz.
  • Astean gehienez 2 m3 edo 250 kg hondakin utziko ditu (500 kg-ko obra-hondakinetarako), esanbidezko baimena izan ezik.

Puntu morea