Zerbitzuak

1982ko maiatzaren 29az geroztik, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak hiri hondakinen eta haien parekoen kudeaketa integrala eta kale publikoen garbiketa bere gain hartu zituen. Horretarako oinarria Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikuko udalek gai horietan dauzkaten eskumenak mankomunitateari lagatzeko hartu zuten erabakia izan zen, beren jarduketa eremuan. Horrek esan nahi du 72.382 biztanleri ematen diela zerbitzu.

Hondakinak biltzeko zerbitzua emateari dagokionez, zerbitzu-lerro ezberdinetan oinarritutako sistema oso bat da. Lerro horietan hiriguneak, zona landatarrak eta industrialdeak sartzen dira. Batez ere bitarteko propioen bidez ematen da zerbitzua. Hondakinak biltzeko 30 behargin daude, eta kaleak garbitzeko, 56.

Hondakinak oro har mota ezberdinetako 1.379 edukiontziren bidez biltzen dira. Hiriguneetan, hondakinak "babesguneetan" banatuta daude. Honela sailkatzen dira: gai organikoenak (594 edukiontzi), paper eta kartoiarenak (206 edukiontzi), ontzi arinenak (194 edukiontzi), beirarenak (212 edukiontzi), pilenak (142 edukiontzi) eta arroparenak (31 edukiontzi). Zona landatarretan, berriz, gai organikoetako 179 edukiontzi daude, paper eta kartoiko 8, ontzietarako 8 edukiontzi eta beirarako 31. Eta tailerretan gai organikoetarako 956 edukiontzi daude, paper eta kartoirako 38, ontzietarako 10 edukiontzi eta beirarako 10; edo industri jardueretarako banan-banan emandako edukiontziak.

Edukiontzien bidez egiten den bilketaz gain, birziklatu ahal diren gai batzuetarako (papera eta kartoia) etxez etxeko zerbitzua dago.

Hiriguneetako edukiontzien garbiketa eta higienea bermatzeko, bakoitza 10 egunean behin garbitzen da, bataz beste. Industri edukiontzien garbiketa eta mantentzea, ordea, edukiontziak eskatzen dituzten enpresek egin behar dituzte.

Bestalde, herritarrek etxeko hondakin jakin batzuk (obra txikietakoak edo bolumen handikoak) bota ahal izateko, horrelakoak jasotzen diren guneak daude. Gero, hondakinak hondakindegira edo sailkapen edo tratamendu plantara eramaten dira.

Gure hondakinen behin betiko helmuga sailkapen edo tratamendu zentroak dira, gure mankomunitatetik kanpo. Gure hondakin organikoak Epeleko (Bergara) konpostatze plantan konpostatzen dira edo Zubietako ingurumen zentroan dagoen biometanizazio plantan metanizatzen dira, eta gainerako hondakin birziklagarriak gure eskualdetik kanpo birziklatzen dira.

Puntu morea