Erregistro elektronikoa

Gainera, kudeaketa errazteko, tramitazioa hasteko Erregistro Elektronikoa eskaintzen da. Komunikazio bide azkarragoa eta zuzenagoa izango duzu, pertsonalki gure bulegoetara etorri gabe, etxetik tramiteak egin ahal izateko.

Erregistro Elektronikoaren bidez egindako edozein tramite egin ondoren, frogagiri bat lortuko duzu, tramitazioa aurrez aurre egingo bazenu bezalako balio juridikoa duena, zure datu personalen konfidentzialtasuna, igorritako datuen benetakotasuna eta zure ziurtagiri digitalarekin egindako ekintzen segurtasun juridikoa bermatuz.

Mankomunitatea eskura izango duzu eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan, urte osoan zehar, denbora-mugarik gabe, ordutegi eta jende-ilararik gabe.

Erregistro Elektronikoaren bidez tramiteak egiteko nahikoa da ziurtagiri digitala edukitzea, ONA txartelak edo NAN elektronikoak daukatena bezalakoa.

Xehetasunak

Puntu morea