
Garbiguneen kanpoan hondakinak uzten dituzten pertsonei isunak jartzen hasiko da Mankomunitatea
2021/04/22
Isunak 1.750 eta 45.000 euro artekoak izan daitezke.

Poltsa konpostagarrien kontsumoak gora egin du eta erabilera okerra hauteman da 2021eko lehen hiruhilekoan
2021/04/15
%20ko igoera eman da poltsa konpostagarrien kontsumoan, eta antzeman da herritar batzuek ontzietarako edo birziklatu ezin diren hondakinetarako poltsa gisa erabiltzen dituztela.

Gaikako bilketak bilakaera positiboa izan du 2021eko lehen hiruhilabetean
2021/03/31
2021eko lehen hiruilabetean 85 tona errefus gutxiago bildu dira gaika Debabarrenan, 2020ko datuekin alderatuta. Gaika bildu den organiko kopuruak, berriz, 43 tona egin du gora.

Abian da “Horian zer?”, edukiontzi horian zein hondakin utzi daitezkeen eta zein ez erakustea helburu duen kanpaina
2021/03/22
Gida bat banatu da eskualdeko etxebizitza guztietara, hondakinen birziklapenaren inguruko heziketa sustatzeko, edukiontzi horian zein hondakin utzi daitezkeen azalduz.

Mankomunitateak ekintza plana diseinatu du bere ibilgailuek isuritako gas kutsagarriak murrizteko, trantsizio energetikoari bidea eginez
2021/03/10
Lau lerro estrategiko eta 12 ekintza zehaztu dira trantsizio energetikorako urratsak emateko, NBEren Agenda 2030 eta garapen jasangarrirako 17 helburuetan oinarrituta.

Gaurtik aurrera kafe-kapsulak utzi ahal izango dira mini garbiguneetan, Mankomunitateak eta Nestlek sinatutako hitzarmenari esker
2021/03/05
Eskualdeko 12 garbiguneetan aldaketa txikiak egingo dira plastikozko eta aluminiozko kapsulak konpartimentu desberdinetan utzi ahal izateko.