Beira
Gaiaren araberako bilketa hau etxean eta ostalaritzako establezimenduetan sortutako beirazko ontziak berreskuratzeko da. Berreskuratzen den beira planta batera eramaten da, sailkatzeko eta gerora ontzi berriak egiteko.
Bilketa hau iglu forma daukaten edukiontzi berdeen bidez egiten da.
Utzi daitezke
- Beirazko botilak: zukuak, freskagarriak, muztioak, ardoak, likoreak eta abar
- Beirazko flaskoak eta poteak: edari eta jakienak, nahiz lurrin eta kosmetikoenak
Ezin daitezke utzi
- Sendagaien ontziak
- Ontzia ez den beirazko edo kistalezko edozein gauza (ispiluak, bonbillak, fluoreszenteak, kristalak, kristalezko platerak, pitxerrak, beira laua, leihoak, autoen leihoak…)
- Zeramika, portzelana, adreiluak eta harriak
Prozedura
- Hutsik eta uretan pasatuta
- Estalki, kortxo, tapoi edo antzekorik gabe
- Ez utzi plastikozko poltsarik
- Ez utzi ezer edukiontzitik kanpo. Edukiontzia beteta badago, eraman beirazko ontziak hurrengo edukiontzi berdera. Ez utzi kalean
Ingurumenerako onurak
- Lehengaien aurrezpena: beira fabrikatzeko harea, kareharria eta sodio karbonatoa erabiltzen da. 1.240 kg lehengai erabiltzen dira tona bat beira egiteko. 3.000 botila birziklatuz gero tona 1 lehengai aurrezten da
- Lehengai horiek ateratzeak ingurumenean duen eragina murrizten da
- Beira birziklatua fabrikatzeko ez da hain tenperatura altua behar; birziklatu gabeko beiraren aldean energiaren %75 aurrezten da. Birziklatzen diren 3.000 botila bakoitzeko, 130 kg fuel aurrezten da (urtzeko tenperatura txikiagoa behar delako)
- Botila bat birziklatzean aurrezten den energiak 100 watteko bonbilla bat 4 orduz mantentzen du piztuta
- Hondakindegiak urritzen dira: birziklatutako 3.000 botila 1.000 kg zabor gutxiago dira
- Airearen kutsadura %20 murrizten da, erregai gutxiago erretzen delako
- Ur kontsumoa %50 bitarte murriztu ahal da
- Beirazko botila bat hondakindegian 1.000 urtez egongo da aldatu gabe