Edozein pertsona fisikok egikaritu ditzake indarrean dagoen araudiak ematen dizkion eskubidean: irispide-eskubidea, zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea, mugatzea, transferitzea eta banakako erabaki automatizatuen objektu ez izatea.
- Irispide-eskubidea: Interesdunak eskubidea izango du DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA-k egiazta diezaion berari buruzko datu pertsonalen tratamendua egiten ari den ala ez eta, hala bada, datu pertsonalak irispidean izateko eskubidea.
- Zuzentzea: datu pertsonal okerrak atzerapen bidegaberik gabe zuzentzea eta datu pertsonal osagabeak osatzea ahalbidetzen du.
- Ezereztea: datu pertsonalak ezereztea eta DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA-k datu horiek tratatzeari uztea, salbu eta lege-betebehar batek kontserbatzea eskatzen badu eta BEBARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA-k datuak tratatzeko interes legitimo larriak ez baditu interesdunen interesen gainetik indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Mugatzea: legeak ezarritako baldintzetan, datuen tratamendua geldiaraztea ahalbidetzen du. Modu horretan DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA-k etorkizunean datuak tratatzea ekidingo da. Soilik kontserbatuko dira legeak zehaztutako arrazoiengatik edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko,
- Aurka egitea: Interesdunak, bere egoera partikularra dela eta, edozein unetan berari buruzko datu pertsonalen tratamenduaren aurka egitea ahalbidetzen du. DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA-k datuak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen interesdunaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
- Transferitzea: interesdunak bere datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, bai eta beste tratamendu-arduradun bati bidaltzea ahalbidetzen du. Eskubide hau egikaritzeko, beharrezkoa izango da titularrak helbide elektroniko bat ematea.
- Banakako erabaki automatizatuen objektu ez izatea: interesdunari tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta berarengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten objektu ez izatea bermatzen dio, profilak egitea barne.
Interesdunaren adostasuna beharrezkoa bada datuak tratatzeko, interesdunaren borondate-adierazpen aske, zalantzarik gabe, zehatz eta arrazoitua izango da, deklarazio edo egintza positibo argi batez egina. Interesdunak adostasuna kendu dezake edozein unetan. Adostasuna kentzeak ez du eraginik izango kendu aurretik emandako adostasunean oinarrituriko tratamenduaren legitimitatean. Tratamendu bakoitzaren izaeraren arabera, adostasuna kentzeak datu pertsonal horiek erabiltzen ziren zerbitzua ematen jarraitu ezin izatea ekar dezake, horiek ezinbestekoak baitira horretarako.