Abandonatutako etxeko animaliak (txakurrak eta katuak) biltzeko eta tratatzeko zerbitzua

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak, etxe-animalien, kalean utzitako txakur eta katuen bilketa zerbitzua eskaintzen du.

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko txakurtegian dauden animalien zerrenda hauxe da gaur egun. Informazio gehiago jasotzeko edo animaliaren bat adoptatzeko, deitu Mankomunitatera: 943 700 799.

Une honetan ez dago txakurrik adoptatzeko.

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak abandonatutako etxeko animaliak (txakurrak eta katuak) biltzeko zerbitzua dauka.

Txakurtegia Eibarren dauzkagun instalazioetan dago, helbide honetan zehazki: Elgetako errepidea, 2 km.

Albaitari arduradunak bildutako animaliak aztertzen ditu, titulua daukan hezitzaile batekin batera.

Animali berri bat iristen denean, jarduketa hauek egiten dira:

  • Animaliaren nortasuna kontrolatzen da.
  • Animaliaren egoera aztertzen da.
  • Albaitariak animaliaren egoera aztertzen du.
  • Gaixorik dagoelako susmoa badago, albaitariak aztertzen du.
  • Identifikatuta ez dauden animalien identifikazio ofiziala.
  • Kanpoko desparasitazioa.
  • Barruko desparasitazioa.
  • Gaixorik dauden (edo gaixo itxura duten) animaliak koarentena-kaioletan isolatzen dira.
  • Animalia aldez aurretik desinfektatu den behin betiko kaiola huts batean sartzen da.

2023KO URTEKO MEMORIA

Puntu morea