Errefusaren bilketa

Bizileku partikular, denda, bulego eta zerbitzuetan sortutako hondakinak dira hauek, baita arriskutsutzat jotzen ez direnak eta haien izaera edo konposizioa dela-eta goian aipatu ditugun leku edo jardueratan sortutakoekin parekatu daitezkeenak ere.

Horregatik, hondakin hauen bilketa eskualdeko etxebizitza guztiei, komertzioei, ostalaritzako establezimenduei eta bulegoei zuzenduta dago. Industrietan sortutako hondakinak ere, hiriguneekin parekatu ahal direnak (bulego garbiketa, jantokiak eta abar), biltzen dira.

Etxeetako hondakinen bilketa albo batetik kargatzen den kamioi errobotizatu baten bidez egiten da batez ere.

Tailerretako hondakinak, aldiz, atzetik zamatzen diren kamioiekin biltzen dira.

Utzi daitezke

  • Berriro erabili edo birziklatu ezin diren gauzak, hala nola, konpresak, pixoihalak, zigarrokinak, ekorkinak, erabilitako boligrafoak eta abar).

Ezin daitezke utzi

  • Berriro erabili edo birziklatu ahal diren gauzak, hala nola, biohondakinak, beira edo plastikozko ontziak, latak, metalezko ontziak, brikak, papera, kartoia, arropa, oinetakoak eta abar; etxeko hondakin arriskutsuak, hala nola, pilak, fluoreszenteak, etxeko tresna elektrikoak, disolbagarriak, margoak, olioak, errautsak, lurra, egurra, obra-hondakinak, eta abar.

Prozedura

  • Zabor poltsak edukiontzi grisetan bota behar dira, ondo itxita, eta ez dira inoiz kanpoan utzi behar. Edukiontzia beteta badago, beste edukiontzi batera eraman ezazu.
  • Etxeetako hondakinen bilketa egunero egiten da, astean zazpi egunetan, jaiegunak barne. Elgoibarko transferentzia plantara eramaten dira. Hemen tonaje handiko kamioietan sartu eta Gipuzkoako Ingurumen Gunera eramaten dira.
  • Oso garrantzitsua da jakitea zabor hondakindegietan sartzen diren hondakinak balorizazio energetikorako baliatuko direla, baina ez berrerabiltzeko edo birziklatzeko, hala nola bilketa selektiboko edukiontzietan uzten diren hondakinak (papera eta kartoia, beira, ontzi arinak, pilak, etxeko olioa, erabilitako arropa eta biohondakinak). Birziklatu ahal diren hondakinetarako, ERABILI BETI GAI BAKOITZARI DAGOKION EDUKIONTZIA.

Puntu morea