Industrialdeetako bilketa
Hiri-hondakinak edo hondakin bateragarriak
Beren izaera edo osaeragatik hiri hondakinekin parekatu ahal diren hondakinak soilik biltzen dira.
Ondoko hondakin hauek ez dira hiri hondakintzat jotzen; beraz, ez dira bilduko:
- Obretan sortutako hondakinak
- Industriako hondakinak (ekoizpeneko hondakinak, pneumatikoak, bidoiak, eta abar)
- Hondakin arriskutsuak (olioak, taladrinak, disolbagarriak, iragazkiak, eta abar)
Haien kudeaketa bitarteko propioen bidez edo hondakinen kudeatzaileen bidez egin beharko da.
Hiri hondakinekin parekatu ahal diren industri hondakinen bilketarako egutegia ondorengo dokumentuetan ikusi dezakegu:
- Elgoibar eta Deba-Itziarko lantegiak
- Otaola hiribideko (Eibar) lantegiak
- IMAG (Ermua) lantegia
- Mallabia, Ermua eta Eibarko lantegiak
- Mendaro eta Mutrikuko lantegiak
- Soraluzeko lantegiak
Papera eta Kartoiaren gaikako bilketa
Birziklatuz berreskuratu daitekeen administrazio-bulegotako papera eta kartoizko bilgarriak bilduko dira.
Hondakin mota honetako bilketarako egutegia ondorengo dokumentuetan ikusi dezakegu:
- Elgoibar, Mutriku eta Deba-Itziarko lantegiak
- Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze eta Mendaroko lantegiak
Egurraren gaikako bilketa
Berrerabiliz, birziklatuz edo balorizazio energetiko bidez berreskuratu daitezkeen paletak eta egurrezko bilgarriak eta pusketak bilduko dira.
Hondakin mota honetako bilketarako egutegia ondorengo dokumentuetan ikusi dezakegu:
- Elgoibar, Mutriku eta Deba-Itziarko lantegiak
- Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze eta Mendaroko lantegiak
Hondakin organikoen bilketa
Ostalaritza-establezimenduetan, enpresa-jantokietan, elikagaiak manipulatzeko enpresetan eta, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea barne hartzen duen lurraldeko industrialdean edo beste edozein lekutan kokatuta egonik, hondakin organikoak sortzen dituzten establezimenduetan sortutako hondakin organikoen bilketa.
Hondakin mota honetako bilketa astearte gauetan izango da.
Hondakinak gaika biltzeko zerbitzua ondorengo zehaztapenekin bat etorriz egingo dira eta ondorengo arauan dago: Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea osatzen duten udalerrien eremuan industrialdeetan eta hirigune barruan kokatuta dauden enpresetan kondakinak biltzeko zerbitzua arautzen duen ordenantza