Etxeko olioa
Edukiontzi berri honek furgoneta bidezko hileroko bilketa sistema ordezkatzen du. Sistema honek bezero oso fidelak zeuzkan, baina herritar askorentzat oso zaila zen, batez ere ordutegiagatik.
Edukiontzi laranja hauek etxeko olioa berreskuratzeko soilik erabiliko dira.
Utzi daitezke
- Etxeko olioa
Ezin daitezke utzi
- Bolumen handiko hondakinak
Biltzeko prozedura
- Bilketa mota hau ez da establezimendu komertzialentzat, gremioentzat edo industrientzat, soilik etxeko oliorako
- Sukaldean erabiltzen dugun olioa plastikozko ontzi batean gorde behar da
- Beteta dagoenean, eraman hurbilen dagoen edukiontzira eta sartu bertan ontzia, ondo itxita
Ingurumenerako onurak
- Olioa harraskatik behera botaz gero, hodiak buxatzen dira, karraskariak elikatzen dira, uretako flora hiltzen da, eta hondakin-uren arazketa zailtzen da. Beraz, botatzen ez badugu, ibaien kutsadura eta saneamendu sareko arazoak murriztuko ditugu
- Olioa biodiesel izeneko erregaia egiteko erabiliko da, autoentzat. Haren emisioek gasolioarenek baino gutxiago kutsatzen dute, eta biodegradagarria da
Edukiontzien kokalekuak
Mallabia
- Mikel Zarate 8 - 10
- Goitondo industrialdea ("Hambre taberna"-ren aurrean)
Ermua
- Avda. Gipuzkoa, 54
- Avda. Gipuzkoa, 6
- Avda. Bizkaia ("Paco taberna" zaharraren aurrean)
- Diputación. Monumento a la Paz (Kiroldegia)
- Ongarai, 1 - 2
- Santa Ana. Calle 1. 6 - 8 portalak
- Goien kale, 21
- Okinzuri, 1
- Abeletxe. Egoitza
- Probaleku, 1 ("Erreka taberna"-ren aurrean)
Eibar
- Tiburcio Anitua, 25 (Dorreak)
- Legarre, 6 (Ospitalea)
- Isasi, 7 (Txaltxa)
- Urkizu, 7 - 9
- Julian Etxeberria, 9
- Bidebarrieta, 4 ("Katu kale taberna")
- Bidebarrieta, 60
- Carmen, 6
- Ego gain, 3
- Arrate ("Cantabria jatetxea")
- Romualdo Galdós, 22
- Txaltxa - zelai, 24
- Barrena, 22
- Txonta, 2
- Jardiñeta, 8 - 10
- Sostoa tarren, 10 (Kiosko)
- Polonia Etxeberria, 16
Soraluze
- Rekale, 26
- Baltegieta, 2
- Ezozia etorbidea, 21 (biribilgunea)
Elgoibar
- Trenbide. San Ignazio
- Pedro Muguruza. Artetxe 8
- Maala - Upai Zaharra, 6 (Txarriduna Hotela)
- Santa Klara, 15 (Jausoro plazaren aurrean)
- Arregitorre. San Roke, 34 (Institutua)
- San Roke, 10 - 12 (kiroldegia)
- Urasandi (Bidegain taberna)
- Eulogio Estarta. Sigma auzoa (pilotalekua)
- Plaza Txikita
- Altzola-Bainuetxe zumardia (Carmen plaza)
- Arriaga industrialdea (Garbigunea)
Mendaro
- Mendarozabal, 2
- Zelaikua plaza. Azpilgoeta (14. zenbakiaren aurrean)
Deba
- Ifarkale, 18 (N-634 Correos-en aurrean)
- Paseo Cubierto
- Agerretxe igoera, 1 (Astillero)
- Agerretxe plaza (Latzurregi)
- GR-3210 "Kanala hotela"-ren aurrena, Itziarren (Itziar Alondegi)
Mutriku
- Portuaren sarreran (baskula)
- San Nikolás lurperatutako edukiontzien alboan (Ermitaren ondoan)
- Txurruka plaza (parking-aren sarreran)
- San Agustín lurperatutako edukiontzien alboan (Felix Txurruka, 4. zenbakiaren aurrean ) (Kutxa)
- Almirante Antonio Gaztañeta kalea (Gabilondo ur biltegiaren ondoan)