Biohondakinak
Hondakinen birziklaketa hobetzeko konpromisoari tinko eusten dio Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak. Ahalegin horri jarraiki, biohondakinak biltzeko sistema berri bat ezarri du, kalean: edukiontzi berriak (marroiak).
Eibarren eta Elgoibarren ekin zaio kanpainari. Hasieran, bi udalerri horietako biztanleriaren zati batek bakarrik hartuko du parte bilketan, horretarako jarriko diren edukiontzien bidez (18 Eibarren, 6 Elgoibarren); ondoren Debabarreneko Mankomunitate osora zabalduko da biohondakinen bilketa.
Utzi daitezke
- Edukiontzi marroian etxean, baratzean eta lorategian sortutako biohondakinak sartu behar dira, kozinatuak eta kozinatu gabeak.
- Landare-jatorriko hondakinak: fruta, barazki, lekale, pasta eta arroz hondakinak; fruta-hezurrak; lore eta landare-hondakinak; alpistea; baratzeko hondakinak eta belarra.
- Animali-jatorriko hondakinak: haragi, arrautza, arrain eta marisko hondakinak; horien oskol eta azalak; haragi eta arrain hezurrak; gazta eta bere azala.
- Hauek ere bai:
- Sukaldeko papera, paperezko ezpain-zapiak, madalenen paperak, paperezko mukizapiak eta kartoizko arrautza-ontziak (zikinak baldin badaude). Bestela, hondakin horiek garbiak baldin badaude, edukiontzi urdinera bota behar dira.
- Kafe hondarrak eta iragazkia; infusio hondarrak eta poltsatxoak.
- Ogi, gaileta eta opil hondakinak.
- Arrautza oskolak eta fruitu lehorren azalak.
- Kortxi naturalezko tapoiak, txotxak...
Ezin daitezke utzi
- Errautsak, lurra, fardelak, komuneko papera, konpresak eta tanpoiak. Hauek zabor edukiontzian utzi behar dira, errautsak eta lurra izan ezik, Garbigunera eraman beharko direlarik.
- Ez utzi plastikozko poltsarik.
Prozedura
- Poltsa konpostagarriak erabili soilik.
- Etxe bakoitzeko, ontzi bat, irekitzeko txartel bat eta 150 poltsa banatuko dira.
- Biodegradagarriak dira poltsak, hau da, deskonposatu egiten dira konpostaje-prozesuan. Horrez gain, transpiragarriak dira (usain txarrak saihestu egiten dira) eta iragazgaitzak.
Ingurumenerako onurak
- Etxean sortzen diren biohondakin gehienak elikagaien eta lorezaintzako lanen hondakinak izan ohi dira (gure etxeetako hondakinen %43). Hondakin arrunten edukiontzira botatzen baditugu, orain arte bezala, zabortegira eramango dituzte, eta alferrik galduko dira. Aitzitik, edukiontzi marroi berrira eramaten baditugu, Konpostaje Instalaziora eraman eta konpost bihurtuko dituzte. Jakingo duzuenez, lurra ondu egiten du konpostak, substratu naturala izaki, eta obra zibilean, lorezaintzan, nekazaritzan eta beste zenbait jardueratan erabiltzen da.