Arropa zaharra

erropa.jpgEdukiontzi zuri honetan jasotzen diren arropak eta gainerako gauzak planta batera bidaltzen dira. Han, berriro erabili ahal direnak aukeratzen dira, eskatzen dituztenei bidaltzeko. Adibidez: Cáritas, parrokiak, GKEak. Gainerakoak birziklatuko dira.

Utzi daitezke

  • Arropa
  • Oinetakoak
  • Gerrikoak, poltsak, gorbatak…
  • Etxeko arropak, mantak, ohe-estalkiak, izarak, toallak,…

Ezin daitezke utzi

  • Ehunezkoak ez diren gauzak
  • Olioz oso zikinduta dauden arropak

Prozedura

  • Arropa poltsa itxietan utzi behar da beti, berrerabiltzea eta birziklatzea bermatu ahal izateko.                                                                                            

Ingurumenerako onurak

Batez ere 5 helburu daude:

  • Ehuna gaiaren arabera berreskuratzea eta birziklatzearen filosofia hiru printzipiores bidez zabaltzea: murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea.
  • Lanpostuak sortzea, kolektibo behartsuak laneratzea bultzatuz.
  • Egoera bereziki txarrean bizi diren kolektiboak gizarteratzea helburu nagusi duten erakundeekin (Caritas, Koopera, ...) lankidetzan aritzea.
  • Udalekin, parrokiekin eta beste gizarte erakunde batzuekin lankidetzan aritzea, "Biluzik dena janztea" agindua betetzeko helburuz. Lan hori OLDBERRI, S. COOP. ek egiten du, dohainik.
  • Hondakindegia hain erraz ez betetzea.

Edukiontzien kokalekuak

ERMUA

  • La Villa, VI Centenario 13
  • Okinzuri 1
  • Ongarai 1
  • San Pelayo 22
  • Santa Ana 1
  • Avda. Gipuzkoa 22

EIBAR

  • Tiburcio Anitua 3 (Plazoleta)
  • Tibuercio Anitua 5 (Torres)
  • Paciano Arosa 13 – 15
  • Romualdo Galdós 16 ac (Iglesia)
  • Eroski, Ipurua
  • Unzaga 7 (J. Gisasola)
  • Estación 16 (Euskotren)
  • Plaza Barria 2 (Denok)
  • Carmen 1, Iglesia (Fausto)
  • Barrena 22
  • Errebal 5

SORALUZE

  • Avda. Gipuzkoa 24
  • Gabolatz 30 (Bodegón)
  • Puente Gila

ELGOIBAR

  • Santa Ana 46
  • Antonio Arrillaga 2
  • Plaza Txikita (Parada Taxis)
  • Bernardo Ecenarro 2 (Irish Pub Madigans)
  • Alzola – Crtra. General 634 km 54 (Parada bus)

MENDARO

  • Avda. Kilimon (Ambulatorio)

DEBA

  • Plaza Agerretxe
  • Moguel 1
  • Paseo Cubierto

ITZIAR

  • Itziar Galtzada 17-19 (Salegi)

MUTRIKU

  • Ibaibarriaga