Pilak
Edukiontzi gorrietan jasotzen diren pilak Recypilas, S.A. enpresa bidaltzen dira. Han, txikitu eta modu kontrolatuan destilatzen dira. Horrela, haien osagairik gehienak berreskuratzen eta birziklatzen dira (zinka, kadmioa, altzairua, merkurioa, beruna, zilarra, ...)
Utzi daitezke
- Mota guztietako pilak: botoi-pilak, litiozko pilak, gatz-pilak eta pila alkalinoak
- NI-CD metagailu zigilatuak
Ezin daitezke utzi
- Pilak ez direnak: gailue elektrikoak, sakelako telefonoak eta haien kargagailuak, urrutko aginteak eta abar
Prozedura
- Horretarako dauden edukiontzo gorri eta txikietan, edukiontzien babesguneetan egon ohi direnetan utzi behar dira
- Pilak saltzen dituzten denda eta supermerkatu batzuetan
Ingurumenerako onurak
- Pilek dauzkaten metal toxikoak ingurunean sakabanatzea eta izaki bizidunak eta gizakia kaltetzea galarazten da. Horrela, adibides, botoi-pila batek 600.000 litro ur kutsa ditzake
- Pilek dauzkaten lehengaiak aprobetxatzen dira. Haietako batzuk oso baliotsuak dira, naturan urriak direlako