Albisteak
Gaurtik aurrera kafe-kapsulak utzi ahal izango dira mini garbiguneetan, Mankomunitateak eta Nestlek sinatutako hitzarmenari esker
Eskualdeko 12 garbiguneetan aldaketa txikiak egingo dira plastikozko eta aluminiozko kapsulak konpartimentu desberdinetan utzi ahal izateko.
Urtarrilean gora egin du biohondakinen gaikako bilketak Debabarrenan eta sortutako errefus kopurua jaitsi da
Urtarrilean, %2,2 hondakin gutxiago bildu da 2020arekin alderatuta, bio-hondakinen gaikako bilketa %5,6 handitu da eta sortutako errefusa %2,1 murriztu da.
Edukiontzi grisera botatzen diren hondakinen %65a birziklagarriak dira
Azterlan bat egin da jakiteko zer hondakin birziklagarri mota uzten diren edukiontzi grisean, ondorioz hauen birziklapena oztopatuz.
Hobekuntzak erabilitako arropa eta beste hondakin berrerabilgarri batzuk biltzeko zerbitzuan
Hemendik aurrera arropa, oihal eta ehunez gain, liburuak, jostailuak, bitxiak (lepokoak...) eta bazar-hondakinak (iruditxoak eta bestelakoak) ere utzi ahal izango dira edukiontzian, material hauen berrerabilpena sustatzeko helburuarekin.
%55eko muga gainditu du 2020an Debabarrenak gaikako bilketari dagokionez
Gaikako bilketaren tasa %1,24 hazi da 2020an eta, herritar guztien artean, 371 tonatan murriztu dugu birziklatu ezin diren hondakinen kopurua.
Mankomunitate-Badesa ofizinetako egun baliogabeak
Dokumentuen erregistro orokorrari dagokionez, egun baliogabeen zerrenda
Mankomunitateak kaleak garbitzeko zerbitzuak nabarmen indartu zituen 2020an, pandemiaren ondorioz sortutako beharrei erantzuteko
Eskualdeko udalekin adostu zen herri bakoitzeko lekurik erabilienak desinfektatzeko lanak areagotzea, eta 12 langilek egunero egiten zituzten lan horiek.
Mankomunitateak Urruzunoko zabortegiaren behin betiko itxiera lanak kontratatzeko prozesua hasi du, obren aurreko lanak amaituta
Obrak hasi aurreko lanak amaituta, abenduaren 23an hasi zen Urruzunoko zabortegia ixteko obra-zuzendaritza, geosintetikoen kontrola eta obra bera kontratatzeko prozesua, 1.507.556 euroko lizitazio-aurrekontuarekin. Behin betiko obra maiatzean hastea espero da, eta 6 hilabeteko iraupena izango du.
Mankomunitateak lurpeko 63 edukiontzi ordezkatuko ditu Ermuan, Eibarren, Elgoibarren eta Mutrikun
Mankomunitatea osatzen duten udalerri bakoitzeko lurpeko edukiontzien egoera aztertu ostean hartu zen erabakia abenduaren 16ko Batzar Orokorrean.
Abian da Mankomunitatearen kontzientziazio kanpaina Gabonetan birziklapena sustatzeko
Gabonetako pertsonaiak dira protagonista, Olentzero eta Mari Domingi, Hiru Erregeak eta Santa Klaus, eskualdeko adin eta jatorri guztietako pertsonengana iristeko.
Debabarrena Mankomunitateak 2021erako 14.504.491 euroko aurrekontua onartu du
Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan dago. Mankomunitateak 180,72€ inbertituko ditu 2021ean herritar bakoitzeko bilketan, birziklatzean eta kale garbiketan, 2020an baino %0,13 gehiago.
Mankomunitateak eskualdeko 825 enpresa bisitatuko ditu gaurtik aurrera, bilketa zerbitzua hobetzeko eta birziklapena areagotzeko
Gaur hasi da Mankomunitatea eskualdeko 825 enpresa bisitatzen. Helburua da hondakinak biltzeko egungo zerbitzua hobetzea eta egun bereizita jasotzen ez diren zatikiak birziklatzeko hobekuntzak baloratzea.
Urrian bi puntu egin du gora gaikako bilketak Debabarrenan
Iazko urriarekin alderatuz, bi puntu egin du gora gaikako bilketak Debabarrena eskualdean.
Mankomunitatea kezkatuta dago edukiontzi horian hainbat hondakin desegokiren agerpenagatik, horrek arazoak eragin baititu birziklatze-prozesuan
Azken asteetan, hondakin desegokiak agertu dira eskualdeko edukiontzi horietan, eta horrek arazoak eragin ditu birziklatze-prozesuan.
Mankomunitateak herritarren artean gogoeta sustatu nahi du sortzen duten hondakin kopuruaren inguruan, Hondakinen Prebentziorako Europako Asteari begira
Debabarrenan urtean 427 kg hondakin sortzen dira biztanleko. Herritarrek gero eta gehiago birziklatzen duten arren, gero eta hondakin gehiago sortzen dira, eta Mankomunitateak egunero egiten du lan kopuru hori murrizteko.
Beira gehiago birziklatzeko kanpainan bisitatu diren taberna eta jatetxeen %86ak beira birziklatzen du
Irailean jarri zen martxan Eibar, Ermua, Deba, Mutriku eta Elgoibarko tabernetan beira gehiago birziklatzeko kanpaina Ecovidrioren laguntzaz, eta tabernetara bisitak egin ondoren, ondorioak aurkeztu ditu Mankomunitateak.
Kartoi komertziala jasotzeko zerbitzuaren berri emateko eta poligonoetako bilketa hobetzeko ekintzak gauzatu ditu Mankomunitateak
Birziklatu ezin daitekeen hondakin kopurua murrizteko, Mankomunitateak komertzioetan sortzen den kartoia jasotzeko zerbitzua ezagutarazteko ekintzak egin ditu, baita poligonoetako bilketaren jarraipena ere.
Mankomunitatearen ekimena fruta-dendetan, pintxoak dituzten tabernetan eta jatetxeetan materia organikoaren gaikako bilketa sustatzeko
Eskualdeko 260 establezimendu baino gehiago bisitatu dira. Informazioa banatu, proposamenak entzun eta biohondakinak birziklatzeko bitartekoak eskaini dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Publikoen Sailak 5.047,16 euroko diru-laguntza eman dio Mankomunitateari ekimena garatzeko.
Gaikako bilketak gora egin du irailean Debabarrenan
Aurtengo irailean hondakinen %54,71a bildu da gaika eskualdean, iaz baino %1 gehiago. Birziklapen daturik onenak dituzten herriak Deba eta Mutriku izan dira, %66,76 eta %64,54arekin.