Debabarreneko edukiontzi marroietan hondakin organikoak botatzeko txartel marroia erabili beharko da maiatzaren 12tik aurrera Mallabin

2025ko maiatzaren 2a

Asteburu honetan, ostiralean informazio-karpa jarriko da, herritarrek txartel marroiaren erabilerari buruzko azalpenak jasotzeko eta dituzten zalantzak argitzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, maiatzak 8, 9 eta 10 Kontzejuzarreko bulegoetan kokatutako informazio-bulegoak egongo dira zabalik, oraindik txartel marroia jaso ez dutenek bertan eskuratu ahal izateko.

Txartel marroia derrigorrezkoa izango da Mallabiko hondakin organikoen edukiontziak erabiltzeko maiatzaren 12tik aurrera. Debabarreneko Mankomunitateak sustatutako neurri honen helburua biohondakinen kudeaketa hobetzea eta hauen bereizketa eraginkorragoa sustatzea da.


Sistema berrira egokitzeko prozesua errazteko, informazio-karpa bat jarriko da asteburuan, larunbatean, txartel marroiaren erabilerari buruzko azalpenak eta herritarren zalantzak argitzeko asmoz.

Horrez gain, maiatzak 8, 9 eta 10 Kontzejuzarrean kokatutako informazio-bulegoak egongo dira zabalik, oraindik txartel marroia jaso ez dutenek bertan eskuratu ahal izateko.

Garrantzitsua da ondorengo informazioa kontuan hartzea:

  • Orain arte poltsa konpostagarriak eskuratzeko txartela erabiltzen zutenek, etxean jasoko dute txartel marroia, informazio-gutun batekin batera.
  • Txartelik ez dutenek, berriz, aipatutako data eta ordutegietan informazio-bulegoetara joan beharko dute hura eskuratzeko.

Arreta-ordutegia: Kontzejuzarreko bulegoetan

  • Osteguna eta ostirala: 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00
  • Larunbatean: 10:00 - 14:00

Ildo horretan, aurrerapauso bat emango du Mallabik hondakin organikoen kudeaketa hobetzeko eta birziklapen-ohiturak sendotzeko, herritarren inplikazioa sustatuz eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa indartuz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, herritarren arreta bulegoetara gerturatu edo 629 031 252 telefonora dei daiteke.

Puntu morea