Debabarrenako industrietan hiri hondakinekin pareka daitezkeen hondakinen prebentzioa eta murrizketa sustatzeko egitasmoa

2026ko uztailaren 9a

Debabarrenako Udalerrien Mankomunitateak eskualdeko industria-enpresetan hiri hondakinekin pareka daitezkeen hondakinen prebentzioa eta murrizketa sustatzeko proiektu berri bat jarri du abian

Egitasmoa 2026ko uztailetik 2027ko martxora bitartean garatuko da Eibar, Ermua, Elgoibar, Deba, Mutriku, Soraluze, Mendaro eta Mallabia udalerrietako industrialdeetan.

Horretarako, enpresa bakoitzeko arduradunekin harremanetan jarriko gara, industria-enpresen errolda eguneratzeko, hondakinen kudeaketari buruzko informazioa biltzeko eta sentsibilizazio kanpainak garatzeko.

Proiektuaren arrakasta enpresa guztien parte-hartzearen, inplikazioaren eta konpromisoaren araberakoa izango da. Horregatik, Debabarrenako  Mankomunitateak aldez aurretik eskertu nahi du enpresa guztien lankidetza, ziur gaudelako elkarlanean eskualde garbiagoa, jasangarriagoa eta lehiakorragoa eraikitzen lagunduko dugula.

Proiektu honek, hondakinen kudeaketa hobetzen laguntzeaz gain, Debabarrenako Mankomunitatearen eta eskualdeko industria-enpresen arteko harremana sendotzeko aukera ere eskaintzen du. Horren bidez, komunikazio-kanal zuzen eta iraunkor bat ezarri nahi dugu, enpresen errealitatea eta beharrak hobeto ezagutzeko, informazioa partekatzeko eta etorkizuneko lankidetza-ildo berriak garatzeko, etorkizunean elkarlanerako bide berriak zabaltzeko.

Puntu morea