Lehendakaria
- Mankomunitateko Lehendakaria Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko Batzar Orokorreko kide guztien artean hautatuko da.
Lehendakaria Mankomunitateko Lehendakaria eta Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko Administrazio osoko nagusi gorena da.
- Lehendakariaren eskuduntzak hurrengoak dira:
- Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak egiten dituen ekintza publikoetan ordezkari eta buru jardutea, lege-xedapena dela-eta beste agintari batek lehendakaritza hori gauzatu behar duenean izan ezik.
- Batzar Orokorraren, Gobernu Komisioaren eta Irizpen Batzordeen bilerak deitzea, buru jardutea eta bertan behera uztea, baita, berdinketa egonez gero, aukera baten alde egitea ere, bere kalitateko botoaz.
- Debabarrena Eskualdeko Mankomunitaterako lan egiten duten langileen burutza gorena gauzatzea.
- Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen zerbitzuak zuzentzea eta ikuskatzea, Mankomunitate osoko administrazio osoaren eta zerbitzuen funtzionamendu zuzena zainduta eta funtzionamendu arrunterako oztopoak kenduta.
- Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko kideen eta funtzionarioen edo langileen eskuduntzak askatasunez gauzatzea eragozten duten oztopoak kentzea, indarreko lege-arauen arabera.
- Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko gorbenu-organoen erabakiak argitaratzea, betetzea eta betearaztea.
- Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen aurrekontu-proiektua prestatzea.
- Ordainketak agintzea eta Debabarrena eskualdeko Mankomunitatearen ondarearen administrazioaren zein aurrekontuaren betetze-mailaren berri ematea.
- Aurrekontuan idatzitako 3.000 eurora arteko gastuak eta aurrekontuaren diru-sarrera arruntak erabakitzea, hornidurak eta zerbitzuak badira.
- Gordailuzaintzan diru-sarrerak formalizatzea dakarten agiriak baimentzea.
- Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko karrerako funtzionarioak izendatzea, langileen kontratuak formalizatzea eta diziplina-espedienteak bideratzeko agintzea.
- Agiri pribatuak edo publikoak baimentzea, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen izenean.
- Premia badago, epai- eta administrazio-ekintzak gauzatzea, egiten den lehenengo bileran Batzar Orokorrari horien berri emanda.
