Diruzaintza Unitatea
Hauxe duzu Diruzaintzako Unitatearen zeregina: finantza-baliabideen kudeaketa antolatzea. Horretarako, kutxako batasunaren printzipioari jarraitzen diogu, sortutako funts eta balio guztiak zentralizatzen ditugu, betebeharrak behar den orduan betetzeko diru-baliakizunak denboran banatzeaz arduratzen gara eta, gainera, lege-, eraginkortasun-, eragimen- eta kalitate-printzipioak betetzen ditugu.
Zerbitzu hauek ematen ditu:
- Mankomunitateak bere gain hartu dituen betebeharrak betetzeko ordainketak egitea (obrak egindako eta zerbitzuak emandako hartzekodunei, mankomunitateko langileei, ...)
- Bermeak kudeatzea: bermeak, abalak eta abar eratzea, betearaztea eta itzultzea.
- Banku-kontuak eta bankuetako beste gordailu batzuk kudeatzea.
- Ordaintzeko epeak eta moduak zehaztea.
- Banku-helbideratzeak kudeatzea.
- Mankomunitatearen kide diren Udaletxeei zerbitzu-prestazioarengatik dagokien kuoten sarreren kontrola.
- Eibarko udalerriko Hiri Hondakinen tasen likidazioa kontrolatzea.